Riitta-Leena Karlsson
Suediako Bizimodu Independentearen Institutua
Finlandian jaio zen eta Tampere Unibertsitatean graduatu zen gizarte langile moduan. 70.eko hamarkadaren hasieran Suediara lekualdatu eta Stockholmen graduatu zen helduei eta desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako zerbitzu kudeatzaile gisa.
Stockholmeko gobernuko hainbat postuetan aritu da, beti ere adineko eta desgaitasuna duten pertsonen esparruan. 80. hamarkadaren amaieratik aurrera, desgaitasun arloetan jarraitu du bere ibilbide profesionala eta 2002-2016 urteetan Stockholmeko desgaitasun gaien lehenengo Herriaren Defendatzailea izan zen.
Hezkuntza proiektu eta kongresu askotan parte hartu du, bai nazio eta baita nazioarte mailan ere. 2016anhartu zuen erretiroa, baina hezkuntza proiektu ezberdinetan lanean jarraitu du. Esaterako, Bizimodu Independente Institutuan; bertan, “Disabled Refugees Welcome” proiektuan (Ongietorri Errefuxiatu Ezinduak) dabil 2016az geroztik.
Desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasuna, inklusioa eta parte-hartzea izan dira bere bizitza profesionalaren ardatz nagusiak
Hitzaldia
Independet Living Model. The closure of institutions and accessing rights
Eguna
Azaroak 8, 09:00etatik 10:00etara
Laburpena
Independent Living Institute (ILI) desgaitasuna duten pertsonen autonomia eta independentzia sustatzeko jarduerak egiten ditu. Nire aurkezpenean Bizimodu Independienteaz, Suediako desinstituzionalizazioaz eta gaur egungo erronkoei buruz hitz egingo dut.
Suedian desgaitasunen bat duten pertsonen historia gizagabetasun historia da. Desinstituzionalizazioaren ondoren, 2000. urtean, desgaitasunen bat zuten herritar guztiak bihurtu ziren eskubide beteko herritarrak, bizi-kalitate ona izateko eskubidea duten herritarrak.
Bizitza independentea lortzeko aukerak murrizten dituzten erreformen eta praktiken aurka borrokatzea garrantzitsua da.