Francisco Javier Arrieta
Deustuko Unibertsitatea
Zuzenbidean lizentziatua eta Lan-zuzenbidean doktore Deustuko Unibertsitatean.
Egun, irakasle titularra de unibertsitate bereko Lan eta Gizarte Segurantzako Zuzenbidean. Gradu-ondoko eta doktoretzako programetan ikerketa juridikoko metodologiako ikastaroak eskaintzen ditu ere. Deustuko Unibertsitateak eta Bizkaiko Abokatuen Bazkunak elkarrekin eskaintzen duten Abokatutzaren Jarduerarako Unibertsitate Masterrean eskolak ematen ditu.
Doktorego-tesiak zuzendu eta zuzentzen ditu, baita atzerrian ere. Bere argitalpenak lan-harreman eta gizarte-babesa alorrekoak dira. 60 argitalpen baino gehiago ditu (monografikoak, liburuetako kapituluak eta artikuluak) eta hizlari gisa kongresu ugaritan parte hartu du. Txosten juridikoak egin ditu enpresa pribatu eta Administrazio Publikoarentzat. Testu juridikoak euskaratzen eskarmentu handia du.
Eusko Jaurlaritzak aitortzen duen “Kooperatibismoa, fiskalitatea, sustapena, lan harremanak eta gizarte babesa” ikerketa taldeko ikertzaile nagusia da.
Administrazio ezberdinek bideratutako ikerketa proiektu askotan parte hartu du, baita Europar Batasunetik eratorritakoak ere. Zuzenbidearen Euskal Akademiako Zuzendaritza Batzordeko kidea da; BITARTUko, Kooperatiben Arbitrajeko Euskal Zerbitzua, bitartekaria; eta kolaboratzailea hainbat komunikabideetan (Euskadi Irratia, ETB, Cadena SER, Bizkaia Irratia, Grupo Noticias, El Correo, Berria, Ttap).
Hitzaldia
Eguna
Laburpena
Ponentzia honen helburua ordenamendu juridikoan dauden zuzeneko eta zeharkako ekintzetarako neurriak identifikatzea da, desgaitasuna duten pertsonen enplegu inklusiborako sustapena egiteko. Neurri horiek guztiak desgaitasuna duten pertsonen egoerara moldatu behar dute. Halaber, neuri bakoitzarekin zein helburu lortu nahi den erabaki behar da, ez baita nahikoa enplegu inklusiboaren sustapenaren aipatze soila. Zentzu horretan, desgaitasuna duten pertsonen lehentasuna lan arrutaren aldeko defentsa egitea izango da; enplegu babestua erreserbatuz desgaitasun larrienak dituzten pertsonei, neurri trantsitorio gisan eta lan arrunta helburu. Eta premisa horretatik abiatuz zuzeneko eta zeharkako ekintzetarako neurriak ikertuko dira desgaitasuna duten pertsonen enplegua lortzeko bidean.