Hasiera  ›  Hizlariak  › Joseba Zalakain

  Joseba Zalakain

Eguía Careaga Fundazioko SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa

Informazio Zientzietan lizentziatua, Euskal Herriko Unibertsitatean (1991). Nafarroako Unibertsitate Publikoan diplomatu zen, Gizarte Lanetarako Ikerketa Aurreratuan (2004). 1996 urtean Eguía Careaga Fundazioko SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroan hasi zen lanean, eta 2007az geroztik zuzendaria da. Bertan, hainbat azterketa eta ikerketa egitasmoetan parte hartu du, beti ere gizarte zerbitzu, dependentzia, pobrezia, gizarte bazterketa eta mendekotasunen esparruan.

Plangintzaren esparruan, Eusko Jaurlaritzako estrategiak garatzeko lantaldean parte hartu du, hain zuzen, etxerik gabeko pertsonen arretan eta familia eta haurtzaroaren inbertsioan. Eta Diru-sarrera bermatzeko errenta programa berritzeko Batzorde Teknikoan aritu da. Familia planak egiten eta ebaluatzen aritu da, baita haurtzaroko eta gizarte inklusiokoak ere.

Revista Española de Discapacidad aldizkariko erredakzio kontseiluko partaidea da; Osasuna, Kontsumoa eta Gizarte Ongizatea Ministerioko Aholkulari Batzordean parte hartzen du; Gizarte Politiketako Espainiako Sareko Batzorde Exekutiboko kidea da; eta Deustuko Unibertsitatean, kalteberak diren eta bazterketa arriskuan dauden  kolektiboetan esku-hartzeko Masterrean kolaborazioa egiten du. Baita Euskal Herriko Unibertsitatean, Gizarte Zerbitzuetako kudeaketa eta berrikuntza ikastaroan ere.


Hitzaldia

Garantía de ingresos, discapacidad y vida independiente

Eguna

Azaroak 8, 10:00etatik 12:00etara

Laburpena

Ponentzia honen helburua Euskadi edo/eta Espainiako desgaitasuna duten pertsonen pobrezia eta urritasun ekonomikoa ikertzea da. Halaber, kolektibo honentzat bideratzen diren prestazio sistema ekonomikoa deskribatuko da, kontuan hartuta dedukzio fiskalak, ordaindutakoaren araberakoa ez diren prestazioak, laguntzagatiko prestazioak eta zaintza zerbitzu edo zaintzaileetara bideratutako prestazioak. Hortaz, ez dira kontuan hartzen desgaitasunengatik jasotzen Gizarte-Segurantzako kotizaziopekoko pentsioak, zeinak desgaitasun duten pertsonen gastuaren zati handiena suposatzen duen. 

Datuen aurkezpenaren ondoren desgaitasuna duten pertsonen prestazio ekonomikoen sistemaren diseinurako jarraibide ezberdinak proposatuko dira. Gidalerro horiek desgaitasuna duten pertsonen pobrezia ekidin eta bizimodu independetea izatea dute helburu.