Rafael De Asís
Madrilgo Carlos III. Unibertsitatea
Madrilgo Carlos III. Unibertsitatean Zuzenbidearen Filosofian katedraduna. “Bartolomé de las Casas” unibertsitate-institutuko Giza Eskubideen eta Gregorio Peces-Barbas Fundazioko zuzendaria izan da, azken honetan giza eskubideen azterketan eta kooperazioan. Egun, Javier Romañach Klinika Juridikoko arduraduna da.
Desgaitasuna duten pertsonen eskubideen inguruko ikerketa egitasmo ugaritan aritu da lanean, horietako batzuetan zuzendari karguan. Oztoporik gabeko Madril Ikerketa Programan Eskubideen garaia izeneko sarearen ardura du.
Desgaitasuna duten pertsonen eskubideen gaia jorratzen duten hainbat liburu eta artikulu idatzi ditu. Hauek dira aipagarrienak:
- La incursión de la discapacidad en la teoría de los derechos (2004).
- Sobre la accesibilidad universal en el Derecho (2007).
- Derechos humanos y situaciones de dependencia (2007).
- Algunas reflexiones sobre el impacto de la Convención Internacional de los Derechos de las Personas con discapacidad en el Derecho español (2010).
- Sobre discapacidad y derechos (2013).
- El eje de la accesibilidad y sus límites (2016).
- ¿Es la asistencia sexual un derecho? (2017).
- De nuevo sobre los ajustes razonables (2018).
Hitzaldia
La accesibilidad universal desde la perspectiva jurídica
Eguna
Azaroak 7, 12:00etatik 12:30etara
Laburpena
Orokorrean, irisgarritasunaren adierazpena bi modutan egin ohi da: (i) diseinu unibertsal gisa, betebehar espezifikoen printzipio eta irisgarritasun neurri bezala aditzera emanez; (ii) zentzuzko egokitzapen gisa, diseinu unibertsala bete ez denean sortzen dena.
Horrela, diseinu unibertsalak hiru ardatz nagusi ditu: (i) zorrotz eta propioa, edozer gauza egiten denean desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasuna kontuan hartzen duena; (ii) zorrotz inpropioa, eskuhartze zehatzak egiten dituena desgaitasun fisikoa duten pertsona kontuan hartuta; (iii) irisgarritasun neurriak, konfiguratuta dauden gauzen gainean eskuhartzeak egitea bermatzen duena desgaitasun fisikoa duten pertsona eta taldeak kontuan hartuta.
Bestalde, zentzuzko egokitzapenak desgaitasun fisikoa duten pertsonen gozamenerako edo jarduerak baldintza berdinetan garatzeko, giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak kontuan hartuta, egiten diren beharrezko aldaketak dira.
Irisgarritasunak bi plano barne hartzen ditu bere baitan: murriztua eta zabala. Hori horrela, irisgarriasunaren zentzu murriztua produktu, objektu, instrumentu, tresna, ingurune, zerbitzutan proiektatzen da; irisgarritasuna, bere zentzu zabalean, aldiz, ondasun eta eskubideetan. Are gehiago, irisgarritasuna bere zentzu murriztuan eskubide singular gisara ageri da eta bere zentzu zabalean giza eskubide bezala. Desberditasun hori irisgarritasunaren mugak ikertzerakoan beharrezkoa da kontuan hartzea.