Hasiera  ›  Hizlariak  › Miro Griffiths

  Miro Griffiths

Leeds-eko Unibertsitatea

Miro Griffiiths Psikologian lizentziatua da Liverpooleko Unibertsitatean, eta Leeds-eko Unibertsitatean Desgaitasunen Inguruko masterra gauzatu du.

Oso gazte zela hasi zen desgaitasuna duten pertsonen eskubideen mugimenduan parte hartzen, eta urte guzti hauetan desgaitasun politiken eta teoria sozialen esparruetan aritu da lanean hainbat erakunde, giza eskubideen institutu eta gobernu sailekin.

2014 urteko maiatzean Britainia Handiko Inperioko kide izendatu zuten, desgaitsuna duten pertsonen zerbitzura egindako lanagatik. Esperientzia handia du esparru horretan; bere bizipenetatik jaso zuen ezagutzari, azken urteotan egindako ikasketa profesional eta akademikoak gaineratu behar zaizkio.

2007az geroztik giza eskubideen aholkulari gisa ari da lanean. Egun, hauek dira bere erantzukizunak:

  • Bizimodu Independentearen Europar Sarea / Politika Aholkularia.
  • Gobernuko aholkularia.
  • Irakasle gonbidatua.
  • Britainiar kontseilua.
  • Berdintasun eta Giza Eskubideen Batzordea.
  • Koprodukzioko Aholku Batzorde Nazionala (Think Local, Personal Act).

2015 eta 2018 artean Liverpool-eko John Moores Unibertsitatean irakasle laguntzaile eta doktore ikertzaile gisa jardun zuen. Gaur egun, berriz, Leeds-eko Unibertsitateko Graduko eta Gradu-ondoko Ikastaroetako Koordinatzaile Moduluan ari da, baita tesien arduradun gisa ere. 


Hitzaldia

Reimaging Disability Social Policy. What Needs To Happen?

Eguna

Azaroak 7, 9:30etik 10:30era

Laburpena

Desgaitasun fisikoa duten pertsonen krisia emantzipazioaren alorrean gero eta handiagoa da eta egoera prekario batean aurkitzen dira. Ponentzia honetan hiru ardatz nabarmentzen dira: lehenik eta behin, desgaitasuna duten pertsonak eta erakundeek ikertu behar dute nola maila mikroan giza politiken praktikak desgaitasun fisikoa duten pertsonen parte hartzea murrizten ari diren. Bigarrenik, erresistentzia eta ekintza kolektiboa sortzea gizartearen barnean sentitzen duten bazterketa ulertzeko. Egun gizartea ez da irisgarria komunitate askorentzat. Azkenik, beharrezkoa da egun erakunde ezberdinetan aurrera eramaten diren operazioen hausnarketa egitea, hau da, nola antolatzen diren, zein modutan ezartzen diren lehentasunak eta nola antolatzen diren kanpainak.