Raquel Sanz
Eguía Careaga Fundazioko SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa
Politika eta Administrazio Zientzietan (1999) eta Soziologian (2002) lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Diplomatua Gobernu eta Azterketa Politiko Konparatzaile Ikerketa Aurreratuan (DEA). 2005 urteaz geroztik, SIIS-Ikerketa eta Gizarte Informazio Zentroko langilea da. Bertan, hainbat azterketa eta ikerketa egitasmoetan parte hartu du, beti ere gizarte zerbitzu, dependentzia, pobrezia, gizarte bazterketa eta mendekotasunen esparruan.
Behatoki ezberdinetarako datu baseak sortu ditu, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat, Behagi-Gipuzkoako Gizarte Behatokia; Nafarroako Gobernuarentzat, Errealitate Sozialaren Behatokia; Eusko Jaurlaritzarako, Ikusmirak-Gizarte Politika Behatokia.
Orain dela gutxi, EHLABErentzat beste datu base bat sortu du.
Hitzaldia
Eguna
Laburpena
Ponentzia honek desgaitasuna duten pertsonen lan esparrua izango du hizpide, integrazio enplegu politikak eskuragarri dauden iturri estadistikoak eta administratiboak ardatz hartuta. Solasaldiak ondorengo helburuak izango ditu: funtsezkoak diren mugen ikuspegi orokorra eskaini; enpleguaren esparruan desgaitasuna duten pertsonen egoeraren erradiografia bat egin eta inklusio soziolaboralaren ereduaren inguruan eztabaida eragingo duten datuak mahai gainean jarri.