Rafa Mendia
Zerbikas Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa Fundazioa
Lehen Hezkuntzako irakaslea da, Pedagogia Terapeutikoaren espezialista; Pedagogian lizentziatua eta Giza Eskubideen Kudeaketan Masterra atera zuen Madrilgo Enpresa Institutuan.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa departamentuan zuzendaria izan zen Hezkuntza Baliabideen Zentro Espezializatuan; eta aholkularia politika inklusiboan.
Hezkuntza Premia Berezien Institutuan irakasleen Garapen Curricular eta Formazio sailean arduraduna izan zen, baita Euskal Herriko Irakas-Sistemako Ebaluazio eta Ikerketa Institutuan ere.
Euskal Herriko Hezkuntza Bereziko Plana gizarteratzen partehartze aktiboa izan zuen eta plan hori aztertu eta “Eskola ulerkor eta intergatzailea” txostena idatzi zuen Batzordeko kide izan zen; dokumentu horretan Euskal Herrian politika inklusiboak martxan jartzeko oinarriak zehazten dira.
Pedagogia Terapeutiko espezializatutako hainbat ikastaro zuzendu zituen, baita Talde Profesional Anitzetako formazio saioak ere.
Kontsultore lanak egin zituen bi txosten hauen erredakzioan: “Euskal Eskola inklusiboaren garapenerako Ekintza Plana“ (2009) eta “Eskola inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa” (2012).
Atzerrian ere aritu da. Besteak beste, Uruguayko “Puente al Sur” eta “El Abrojo” Fundazioekin elkarlanean konpetentzietan oinarritutako hainbat ikastaro eskaini ditu baztertze arriskuan dauden gazteen gizarteratzean aritzen diren profesionalekin.
ZERBIKAS Fundazioko Patronatuko Batzarreko lehendakaria izan da, Euskadin Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa sustatzen duen Zentroan. Egun, Formazio arduraduna da eta Espainiako Ikasketa-Zerbitzu Sareko kidea.
Erretiratua egon arren, zailtasunak dituzten pertsonen gizarteratzea helburu duten ekimenetan laguntza eskaintzen du; boluntario lanak egiten ditu gizarte-hezkuntzako egitasmoetan aholkulari eta ikuskatzaile gisa; eta Ikasketa-Zerbitzu alorreko irakasleen formazio saioak ematen ditu.
Hitzaldia
Evolución del derecho a la educación inclusiva en Euskadi y retos a futuro
Eguna
Azaroak 7, 15:30etik 17:00etara
Laburpena
1982an Euskadirako Hezkuntza Bereziko Plana abian jarri zenetik, berrogei urte hauetan, Euskadiko hezkuntza sistema moldatu da ikaslego guztia bere barnean hartu dezan, aukera berdintasunean. Plan hau tekniko eta ordezkari politikoek egindako hausnarketaren ondorio izan zen. Iraganean eta orainaldian, teoria eta praktikaren arteko talkaz hitz egiten da. Interbentzio honetan pertsona guztien hezkuntza inklusiborako eskubidea bermatuko duen esfortzu, aurrerapen eta atzerapausoak aztertzen dira.