Hasiera  ›  Hizlariak  › Eduardo Díaz

  Eduardo Díaz

Desgaitasunari buruzko Espainiako Dokumentazio Zentroa (CEDD)

Soziologian doktorea eta lizentziatua, Gizarte-lanean diplomatua, "El acceso a la condición de ciudadanía de las personas con discapacidad. El caso de España" Doktore Tesiagatik saritua, egun Alcalá de Henares Unibertsitatean Soziologia irakaslea da.

Desgaitasunari buruzko Espainiako Dokumentazio Zentroko zuzendaria izan da zortzi urtez (2011-2019) eta Eguía Careaga Fundazioko SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak Madrilen duen egoitzako zuzendaria. Revista Española de Discapacidad aldizkariko koordinatzaile editoriala da. Madrilgo Unibertsitate Konplutensean Soziologia irakaslea izan zen 2008/09 eta 2013/2014 ikasturteen artean. 2003 urteaz geroztik esku-hartze sozialean, aholkularitzan eta ikerketa sozialean aritu da, beti ere desgaitasuna duten pertsonen esparruan.

Desgaitasuna, irisgarritasuna eta inklusio mailan egin diren ikerketa ugaritan aritu da, bai Espainian eta baita atzerrian ere. Giza-aholkularia izan da gizarte politiketako planifikazio eta ebaluazioan, batez ere desgaitasuna, irisgarritasuna, inmigrazio eta inklusio gaietan. Desgaitasunaren inguruko hainbat liburu, kapitulu eta artikulu zientifiko idatzi ditu, bakarka eta elkarlanean. Eta jardunaldi eta kongresuetan ohikoa da bere partehartzea, Espainian eta atzerrian.


Hitzaldia

Políticas de discapacidad: modelos y enfoques innovadores

Eguna

Azaroak 8, 12:30etik 13:30era

Laburpena

Ponentzia honetan desgaitasun fisikoa duten pertsonei zuzendutako giza politiketan ematen ari diren tendentzia berritzaileak aurkezten dira. Egun dauden korronte eta ikuspegietatik eta teorietatik abiatuta gizarte inklusibo bat garatzeko politika mota ezberdinak aurkezten dira. Modu horretan, desgaitasun fisikoa duten pertsonen parte hartzea bermatuko da baldintza berdinetan. Ponentzian jada nazioartean martxan diren praktika onak jarriko dira mahai gainean.