Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea gara.
40 urte baino gehiago daramatzagu giza eskubideen alde lan egiten, eta aniztasunaren aitorpena eta errespetua aintzat hartuta pertsona guztientzako gizarte bat sustatzen.
Elkarte mugimenduaren ekintza koordinatu eta bateratuaren bitartez, desgaitasun fisikoa duten pertsonen erabateko inklusio eta partaidetza sozialaren alde lan egiten duen irabazi asmorik gabeko onura publikoko entitate bat gara.
Gure iparra herritar guztien aukera-berdintasuna da, eta gizarte eraldaketa gure bidea, desgaitasun fisikoa duten pertsonen eskubideak aldarrikatuz eta defendatuz gizarte irisgarriago eta inklusiboago baten alde egiteko.
Guri buruz gehiago jakin nahi baduzu elkartu.org gure webgunea bisitatu dezakezu.