Arantxa González de Heredia
Mondragon Unibertsitatea
Egun, “Integración de aspectos de envejecimiento en la metodología de Diseño Centrado en las Personas del DBZ” izeneko tesia garatzen ari da ONCE Fundazioaren babesarekin eta Cambridge-eko Unibertsitateko Inclusive Desing lantaldearekin elkarlanean.
2003 urtean “Industria Diseinuko eta produktu garapeneko ingeniaritza” Gradua atera zuen Mondragon Unibertsitatean eta 2005ean, “Produktu Ekokonpatibleen Diseinua” Masterra Turingo Politeknikoan.
2005az geroztik, Mondragon Unibertsitateko DBZn irakaslea eta ikertzailea da.
Ikerketa eta transferentzia egitasmo ugaritan aritu da lanean enpresa eta instituzio ezberdinekin elkarlanean eta Diseinu Inklusiboaren esparruan 7 proiektu zuzendu ditu. Artikuluak idatzi eta kongresu zientifikoetan parte hartu du; horietako zortzi, Diseinu Inklusiboaren alorrean.
Hitzaldia
Diseño Inclusivo de productos y servicios
Eguna
Azaroak 7, 12:00etatik 13:30era
Laburpena
Oro har, produktuen edota zerbitzuen diseinuan aritzen diren pertsonek beren gaitasunak %100 dituzten pertsonak hartzen dituzte kontuan, biztanleariaren gehiengoaren erakusle direla pentsatuz. Hori horrela, diseinu hauek biztanleriaren zati handi bat baztertzen dute, disenuan aritu den pertsonak bere osotasunean biztanleriaren aniztasuna ez baitu kontuan hartu.
Desgaitasuna duten pertsonak biztanleariaren %10 ordezkatzen dute. Are gehiago, etxean desgaitasun fisikoren bat duen pertsona kontuan hartuta biztanleriaren %20 da. Zahartzaroan kontuan hartzen bada, gainera, diseinu inklusiboa estrategikoa da egun eta estrategikoa izaten jarraituko du etorkizunean.
Diseinu inklusiboa, ordea, ez da enfoke edo filosofia soila, metodo eta tresna ezberdinek laguntzen dute hori horrela izatea.