Hasiera  ›  Hizlariak  › elkartu

  elkartu

Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea

elkarturen (Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea) helburu nagusia desgaitasun fisikoa duten gipuzkoarrak ordezkatzea eta euren eskubideak defendatzea da, beti ere gizarte eredu irisgarri eta inklusibo baten baitan.

2019a urte berezia da Federazioarentzako. Izan ere, 40 urteko ibilbidea beteko dugu. Denbora tarte honetan, elkartuk bere hondar alea jarri du Gipuzkoan desgaitasun fisikoa duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, eta gure lanari esker, gizarte eraldaketaren eragile garrantzitsua bihurtu gara.

Askotariko esparrutan eragin dugu (hezkuntza, enplegua, irisgarritasun unibertsala, Bizimodu Independentea, eta abar), beti ere giza eskubideei lehentasuna ematen eta Gipuzkoa justuagoa eta bidezkoagoa eraikitzeko helburuz, pertsona guztien berdintasun eskubidea bermatuko duen lurraldea helburu. 


Hitzaldia

Eguna

Laburpena

Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileak 40 urteko ibilbidearen errepasoa egingo du.