Carlos Rodríguez
Autonomia Pertsonal eta Laguntza Teknikoetan Estatuko Erreferentziako Zentroa
1989. urtean Arkitektura ikasketak (Hirigintza espezialitatean) amaituz ituen Madrilgo Arkitekturako Goi Eskolan, eta urtebete beranduago, autonomia pertsonaleko eta laguntza teknikoetako arkitekto plaza lortu zuen Imsersoan (Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioan).
Autonomia Pertsonal eta Laguntza Teknikoetan Estatuko Erreferentziako Zentroko arkitekto gisa irisgarritasunaren alorrean hainbat ikerketa tekniko argitaratu ditu, bakarka eta taldean. Era berean, ohikoa da bere partehartzea irisgarritasun arkitektoniko eta urbanistikoa hizpide duten ikastaro, konferentzia eta mahai-inguruetan.
2005-2010, Granadako Unibertsitateko Psikologia Fakultateko Gerontologia Soziala Masterreko irakaslea.
2007-2015, La Salle Unibertsitate Ikasketako Goi Zentroko irakaslea Irisgarritasun Unibertsala gradu-ondokoan.
2008-2013, Europako Diseinu Institutuko irakaslea Barruko Diseinuen Irisgarritasuna irakasgaian.
Irakasle lanaz gain, CTN 041/SC 07/GT01 “Ondare kultural higiezinetara irisgarritasuna” lantaldeko batzordekidea da; CEAPAT-IMSERSO lantaldeko Adineko Pertsonen Hiri Lagunkoiak programako partaidea; Hiri Politiken Zuzendaritza-orde Orokorreko Irisgarritasuna Hiritartutako Espazio Publikoetan lantaldeko kidea; eta irakaslea Madrilgo Autonomia Erkidegoko “Desgaitasuna, Irisgarritasuna eta Integrazioa” eskolan.
Argitalpenak:
- A.A.V.V. - Manual de Accesibilidad -. Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioa. IMSERSO – 1997.
- “Turismo Social Accesible”. Minusval aldizkaria, 103 zenbakia (1997).
- ¡Pregúntame sobre accesibilidad y ayudas técnicas! IMSERSO – 2005.
- “A propósito del mobiliario urbano”. Diseño de la Ciudad aldizkaria, 8. zenbakia.
Hitzaldia
La arquitectura y la promoción de la accesibilidad universal
Eguna
Azaroak 7, 12:00etatik 13:30era
Laburpena
Irisgarritasuna eta arkitektura kontzeptu berean bateratuta jaiotzen dira. Eta, gaur, kontzeptu horiek batzeko aukera dugu berriz NBE-aren Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Konbentzioari esker. Konbentzio horrek zortzi printzipio barne hartzen ditu eta seigarrena irisgarritasuna litzake. Printzipio hori gabe, ezinezkoa litzake gainerako printzipioak lortzea. Irisgarritasuna, eskbubide bat izateaz haratago, arikitekturaren oinarizko baldintza da.
Gaur egun erronka handi baten aurrean gaude, irisgarri eraiki eta gure inguruan ditugun inguruneaak moldatu eta eguneratzea. Atentzio berezia hartzen du honek gure Ondare Kulturalari erreparatzen diogunean. Irisgarritasuna ardatz duen Ondare Kulturalaren bidez pertsona eta komunitateen guztien aukera eta gaitasun kulturalak sustatzen dira.