Ramon Lamiel
Desgaitasuna duten Pertsonen Bartzelonako Udal Institutua
Biologian lizentziatua (UAB), Finantza Zuzendaritzan Masterra (UPF), Administrazio Publikoetako Kudeaketa Funtzioan Diplomatua eta Kudeaketa Funtzioan ikastaroa (ESADE eta IESE).
Lan esperientzia:
- Emakumea eta Giza Eskubideak, zuzendaria (Bartzelonako Udaletxea). Eta bere baitan abiatutako Abits Agentziako sortzailea –sexu-langileen esparruan esku-hartzea; Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Europako Sarearen sorkuntza; LGTBI Herri Kontseiluaren sorkuntza–.
- Bartzelonako Gizarte Zerbitzuetako Kontsortzioko planifikazio zuzendaria (Bartzelonako Gizarte Zerbitzu Espezializatuen gida-plana).
- Bartzelonako Gizarte Zerbitzuetako Kontsortzioaren kudeatzailea (Bartzelonan gizarte zerbitzu espezializatuetako kudeaketa).
- Desgaitasuna duten Pertsonen Udal Institutuko kudeatzailea.
Hitzaldia
Plan de Accesibilidad Universal Barcelona (PAU)
Eguna
Azaroak 7, 1:00etatik 13:30era
Laburpena
Gure irisgarritasun plana zerbitzu publikoen analisia kontuan hartuta eraiki da. Hiri eta hiritarrak zerbitzuen bidez harremantzen dira eta, hori dela eta, beharrezkoa da ikerketa hori egitea. Zerbitzu bakoitzean irisgarritasuna arakatu da. 13 arkitekto, ingeniero eta irisgarritasun aditu talderekin egin da lan. Hala ere, Desgaitasuna duten Pertsonen Udal Insitutuarentzat interesgarriena eta garrantzitsuena desgaitasun fisikoa duten 45 pertsonen parte hartzea izatea izan da.