Hasiera  ›  Hizlariak  › Ane Amondarain

  Ane Amondarain

Euskal Herriko Unibertsitateko Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua

Pedagogian Lizentziatua, Salamancako Unibertsitatea (1995) eta Magisteritzako Hezkuntza Berezian diplomatua, Mondragon Unibertsitatea (2002).

EHUko Desgaitasuna duten Pertsonen Arreta Zerbitzuan Desgaitasunetan Teknikari Arduraduna 2003 urteaz geroztik.

Jarraian zehazten direnak garatu eta martxan jarri ditu:

UPV/EHUk antolatutako Zeinu Hizkuntza Ikastaroko zuzendari akademikoa. RED SAPDU (2014-2018) Batzordeko kidea. CRUEko partaide diren Espainiako Unibertsitateko Desgaitasuna duten Pertsonentzako Laguntza Zerbitzuen Sareko partaidea. Egun, 59 unibertsitate daude sarean.

Desgaitasunak dituzten pertsonentzako Unibertsitate zerbitzuen sarearen V. Jardunaldiak antolatu zituen Batzordeko kidea. Euskal Herriko Unibertsitatean egin ziren, 2014an.

Goi hezkuntza eta hezkuntza inklusiboaren inguruan antolatu diren kongresu eta workshop ezberdinetan parte hartu du.

Argitalpenak: Kolaboratzailea Hezkuntza, Ikerketa eta Unibertsitateak departamentuak argitaratzen duen “Praktika onen gida –irakaslea eta irakurtzen irakasteko erronka–“ (2010).

Paraguayko Asunción Unibertsitate Nazionalean aholkulari lanak egin ditu AECID egitasmoaren baitan, hain zuzen, bertan ikasten duten eta desgaitasunak dituzten pertsonentzako zentro bat sortzeko. 


Hitzaldia

Eguna

Laburpena

2019ko apirilaren 11n, UPV/EHUko Kontseiluak, Euskal Herriko Unibertsitateko III. Inlkusio Plana (2019-2022) onartu zuen. Plan hau I. Integrazio Planaren (2001ean onartua) eta II. Inklusio Planaren (2012-2017) ondorio da. Inklusioa, ekitatea eta jasangarritasuna dira EHUagenda 2030 III. plan honen printzipio nagusiak.

Ponentzian lan eremuaren aurkezpen laburra egingo da, ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala eta Garapen Jasangarrirako helburuak definituta, betiere hezkuntza inklusibo eta aniztasunean arreta jarrita. Unibertsitateko ikaslego osoaren berdintasuna bermatzeko landu beharreko alorrak jarriko dira mahai gainean, bereziki behar bereziak dituen ikasleetan fokoa jarrita.

Desgaitasun fisikoa duten pertsonak dituzten erraztasun neurriak zehaztuko dira eta zein behar berezi dituzten unibertsitate ikasketetara barneratzeko. Halaber, praktika onak eta inklusiorako giltzarriak proposatuko dira.