Agustin Huete
Salamancako Unibertsitatea
Salamancako Unibertsitateko Hezkuntza Fakultatean Soziologia eta Komunikazio departamenduko irakaslea da. Gizartean Integratzeko Unibertsitate-institutuko kidea. Desgaitasunaren Soziologiako Espainiako Elkarteko kidea, eta 2008-2011 aldian presidente izan zen. InterSocial sortzaileetako bat, 1997 eta 2017 artean zuzendari. CASER Fundazioak argitaratzen duen “Actas de Coordinación Sociosanitaria” aldizkariko zuzendaria.
Hainbat ikerketa soziologikoetan parte hartu du; tokian tokikoak, lurraldekoak, Espainia mailakoak eta atzerrikoak, batez ere desgaitasuna duten eta bazterketa arriskuan dauden pertsonentzat. Aholkulari eta ikerketa lanak egin ditu instituzio publiko zein pribatuentzat, normalean inklusioaren, adinekoen zaintzaren eta desgaitasuna duten pertsonen esparruan.
Hainbat elkarteri aholkularitza teknikoa eskaini die politika publikoen garapen eta azterketan, esaterako: INE, CERMI, ONCE, FEDER, Down España, Gaztela eta Leongo Junta, Madrilgo Erkidegoa, Murtziako Eskualdea, Desgaitasunaren Errege Patronatua, , IMSERSO, Osasuna, Gizarte Zerbitzuak eta Berdintasun Ministerioa, Hezkuntza Ministerioa, Garapenerako Banku Ertamerikarra eta y Gizarte Segurantzako Ertamerikako Elkartea.
Hitzaldia
Análisis econométrico. Estudio comparativo de la asistencia personal y la atención residencial
Eguna
Azaroak 8, 10:00etatik 12:00etara
Laburpena
Madrilgo Bizimodu Independenterako Laguntza Programan Asistentzia Pertsonala jaso duen pertsona baten kasua aurkezten da. Irismien mugatua izanik ere, Asistentzia Pertsonala jasotzen duen eta egoitza ingurune batean zerbitzuak jasotzen dituen pertsona baten konparaketatik eratorritako ondorioak emango dira argitara.