2019-10-21
Astebete geratzen da Nazioarteko Kongresuan izena emateko
Dagoeneko 300 pertsona inguruk eman dute izena eta epea urriaren 25ean amaitzen da
“Desgaitasuna, eskubideak eta Inklusioa Elkartuz Nazioarteko Kongresua”-n izena emateko epea datorren ostiralean amaituko da, urriaren 25ean. Hortaz, kongresua jarraitzeko interesa daukazuenok bost eguneko epea daukazu izena emateko. Momentuz, 300 lagun inguruk eman dute izena.
Kongresua azaroaren 7an eta 8an egingo da Donostiako Kursaal jauregian, eta bertan, Euskal Herriko, Espainiako eta atzerriko adituak izango ditugu irisgarritasun unibertsalaz, hezkuntza inklusiboaz, lan arruntaz eta bizimodu independenteaz hitz egiten. elkartuk ere, bere 40 urteko ibilbidea laburtzen duen aurkezpena egingo du.
Ondorengo loturan Nazioarteko Kongresuko informazioa osoa kontsulta dezakezue.