Lan-lerroak bizitzako esparru guztietara iristeko
 

Elkarbidean › Programa
×


Desgaitasuna duten pertsonen aisialdi eskubidea bermatzen duen programa. Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuarekin elkarlanean bidaiak antolatzen ditugu egonaldiak, garraioa eta jarduera irisgarriak erraztuz, baliabide pertsonaletara egokitutako prezioak eskainiz eta behar diren laguntza pertsonal eta teknikoak jarriz.

Nork eman dezake izena?

  • 16 urte edo gehiago eta desgaitasun fisikoa, organikoa edo sentsoriala duten pertsonak.
  • Lehentasuna izango dute:
    • Desgaitasuna, mugikortasun murriztua edota mendekotasun maila handiko pertsonak.
    • Behar berezi egoeran daudenak (ekonomikoa, pertsonala, soziala, aisialdi eza, eta abar).
  • Salbuetsita geratzen dira:
    • Osasun zerbitzu bereziak behar dituzten gaixotasun egoeran dauden pertsonak.
    • Elkarbizitza aztora dezaketen nahasmenduak dituztenak.
  • Laguntzailearekin bidaiatzeko irizpideak:
    • Eskaera egin duen pertsonak mendekotasun egoera aitortua duenean, laguntzaile egoki batekin bidaiatu beharko du, bidaia-kostuaren %5 ordainduz.
    • Mendekotasun egoera aitortua ez badu, laguntzailerik behar ez duela ulertzen denez, egonaldiaren %100a ordaindu beharko du.

2026ko BIDAIAK


FUENGIROLA
(Malaga)

Ilunion Fuengirola

1
2-9
Ekaina

SALOU
(Tarragona)

Salauris

2
13-27
Ekaina

BENIDORM
(Alicante)

H10 Porto Poniente

3
18-25
Uztaila

TENERIFE
(S/C de Tenerife)

Mar y Sol

4
31-10
Uztaila-Abuztua

CALPE
(Alicante)

Ar Diamente Beach

5
13-27
Iraila

Oharrak

  • Hotelak irisgarriak dira, ez egokituak; gela egokituak esleitzea ezin da bermatu.
  • Egonaldiak gela bikoitzetan izango dira; gela bakarra nahi duenak dagokion gehigarria ordaindu beharko du.
  • Salou eta Calpen, pentsio osoko erregimena. Fuengirola, Benidorm eta Tenerifen, pentsio erdikoa. Joan-etorrietako bazkaria barne (Salou, Benidorm eta Calpe).
  • Joan-etorriak egokitutako autobusean egingo dira; Fuengirola (Bilbo-Malaga-Bilbo) eta Tenerifeko (Bilbo-Tenerife-Bilbo) txandetan, hegaldi zuzena.
  • Bidaia hegazkinez duten txandetan (Fuengirola eta Tenerife), gurpil-aulki/scooteren erabiltzaileek horri buruzko informazio teknikoa eman beharko dute (marka, modeloa, bateria mota, neurriak, pisua, etab.).
  • Pertsona guztiek bidaia asegurua izango dute.

Nola eman izena?

  • PDF dokumentua betez eta gure bulegora helaraziz edo formularioa online osatuz.
  • Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
    1. Desgaitasun ziurtagiria.
    2. Mendekotasun ziurtagiria.
    3. Diru-sarrera frogagiria (pentsio, errenta aitorpena, eta abar).

IZEN-EMATE EPEA, APIRILAREN 24RA ARTE

Baldintzak betetzen dituzten eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa bada, aurrez zehaztutako lehentasun irizpideak ezarri eta Programaren baldintza orokorrak kontuan hartuko dira (garraioa, egonaldia, eta abar).