Gizarteaeraldatzekoerronkak elikatzen gaitu
 

Nor gara

70. hamarkada hasieran Federazioaren oinarriak finkatu zirenetik aniztasuna onartu eta aintzat hartuko duen gizarte inklusiboa sortzeko saiakera da gurea, pertsona guztiak berdin tratatu eta aukera berdintasunean heziko dituen gizartea helburu.

Horretarako, gure jarduna oinarri berak dituzten lan-lerro ezberdinetan garatzen dugu (inklusioa, berdintasuna, normaltasuna, eskubideen ikuspegia, parte-hartzea, zeharkakotasuna, geure burua ordezkatzea, elkarrizketa- soziala, eta abar) bizitzako esparru ezberdinetara iristeko: irisgarritasun unibertsala, hezkuntza, lan-mundua edota bizimodu independentea.

Gure lan jarduna desgaitasun fisikoa duten pertsonengan proiektatzen dugu, baita familia, instituzio publiko edota pribatuengan. Finean, gizartea dugu jomuga.

.

Historia

elkarturen historia desgaitasun fisikoa duten pertsona ugariren konpromisoaren kronika da. Begirada giza eskubideetan jarrita, eta edozein diskriminazio-mota baztertuz, elkarte mugimenduaren bidez herritar guztien aukera berdintasuna bermatuko duen gizarte-eraikuntza sustatu duten pertsonen kronika.

Ideia horretan aurrera egiteko sortu zen Federazio Koordinatzailea; desgaitasun fisikoa duten pertsonen kolektiboari hitza emateko, euren parte hartzea sustatzeko, kolektiboa ordezkatzeko, aldarrikapenak gizarteratzeko, … Ekintzen bidez gizartean, instituzio publikoetan eta desgaitasuna duten pertsonengan eragiteko.

Hainbat une gogoangarri eta ekintza gauzatu dira lau hamarkadotan, askotariko eremuetan: irisgarritasuna, hezkuntza, enplegua, etxebizitza, teknologia eta laguntza produktuak, Bizimodu Independentea, etab.

 
1970
70. hamarkada hasiera
Frater eta Auxilia,
Federazioaren hazia

1978
Elkarte-mugimendua
koordinatzeko lehen urratsak

1979
Gipuzkoako Urritu Fisikoen
I. Probintzia Batzarra
 
 
1980
1983
Federazio Koordinakundearen
eraketa formala

1983-2003
Desgaitasun fisikoa duten
pertsonen eskubideen
defentsa lanaren sendotzea
2000
2003-Gaur egun
Izen berria, baina gizartea
eraldatzeko printzipio berak
 
 
 

Desgaitasun fisikoaren esparruan lanean ari diren hirugarren sektore sozialeko elkarteen sustapena, elkarlana eta saretzea bultzatzen dugu. Egun, hamaika elkartek osatzen dute Federazioa