2019-09-23
Nazioarteko Kongresua irailaren 26an aurkeztuko da
Egun berean zabalduko da izena emateko aukera
2019a urte berezia da elkarturentzat. 40 urte betetzen dira Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea sortu zenetik, eta ospakizunaren harira, azaroaren 7an eta 8an “Desgaitasuna, eskubideak eta inklusioa. elkartuz Nazioarteko Kongresua” ospatuko dugu Donostiako Kursaalen.
Nazioarteko Kongresuak lau ardatz nagusi izango ditu: irisgarritasun unibertsala, hezkuntza inklusiboa, lan arrunta eta Bizimodu Independentea. Eta gai horiek jorratzeko Euskal Herriko, Espainiako eta atzerriko adituak izango ditugu gure artean.
Baina xehetasunak ez ditugu irailaren 26ra arte zabalduko. Egun horretan aurkezpen prentsaurrekoa egingo dugu Gipuzkoako Foru Aldundiko prentsa aretoan. Bertan, egitaraua xehatzeaz gain, izena emateko epea zabalduko dugu. Maite Peña, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketarako foru diputatua gurekin izango da.