Hasiera  ›  Albisteak  › Asebetetze maila ezagutzeko inkesta

  2019-11-27
Asebetetze maila ezagutzeko inkesta

Nazioarteko Kongresuaren inguruko zuen iritzia ezagutu nahi dugu

Azaroaren 7an eta 8an antolatu genuen “Desgaitasuna, eskubideak eta inklusioa Elkartuz Nazioarteko Kongresua” amaitu ondoren, partehartzaileen asebetetze maila ezagutu nahi dugu, eta horretarako galdera sorta prestatu dugu.

Besteak beste, hitzaldien, laguntza-produktuen, Kursaalen irisgarritasun mailaren  inguruko galderak prestatu ditugu, guztira, hamazazpi. Galderez gain, nahi duzuen iruzkina egiteko aukera izango duzue.

Hamar eguneko epea jarri dugu inkestak betetzeko, abenduaren 6ra arte. Zuen iritzia ezagutzea garrantzitsua da guretzako, bost minutu baino ez dira izango.