Trenaren Eguna: Elkarteanen Manifestua
Elkarteanetik (Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Euskadiko Elkarte Koordinatzailea), fekoor (Bizkaia), elkartu (Gipuzkoa) eta eginaren eginez (Araba) elkarteek osatua, Euskadiko desgaitasun fisikoa duten herritarrak ordezkatzeko, defendatzeko eta errebindikatzeko plataforma gisa.
ADIERAZTEN DUGU
Urriaren 28an, Trenaren Egunean, pertsona guztien aukera-berdintasuna bermatuko duten geltoki, tren irisgarriak eta inklusiboak sustatzearen garrantzia nabartzen dugu, eta desgaitasuna duten pertsonek irisgarritasun gabeziengatik, hala nola sarbidean bertan, garapenean, espazioen diseinuan, informazio- eta komunikazio-sistemetan eta garraio publiko hori erabiltzeko eskuragarri dauden zerbitzuetan oraindik jasaten dituzten diskriminazio egoerak salatzen ditugu.
Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Konbentzioak berak 9.artikuluan "pertsona desgaituek modu independentean bizitzeko eta bizitzaren alderdi guztietan bete-betean parte hartzeko aukera izan dezaten, estatu alderdiek neurri egokiak hartuko dituzte pertsona desgaituek, gainerakoen baldintza berberetan, ingurune fisikoa, garraioa, informazioa eta komunikazioak, informazioaren eta komunikazioaren sistemak eta teknologiak barne, eta publikoari edo erabilera publikoko beste zerbitzu eta instalazio batzuk, hiriguneetan zein landa-eremuetan, eskuratzeko aukera izan dezaten".
Naiz eta eskubideen esparruan aitortuta egon eta aurrerapenak eman diren oraindik irisgarritasun- gabeziak eta ikuspegi inklusiborik gabeko politikak daude eta horrek desberdintasuna, diskriminazioa eta segregazioa eragiten du garraio publikoan oro har, eta trenbideko garraioan bereziki.
Guzti honengatik,
ALDARRIKATZEN DUGU
- Irisgarritasun unibertsaleko baldintzak bermatzea Euskadiko trenetan eta trenbide-azpiegituretan, indarrean dauden arauak eraginkortasunez aplikatuz.
- Trenen irisgarritasun unibertsaleko baldintzak bermatzea, desgaitasuna duten pertsonak irisgarritasun-, erosotasun- eta segurtasun-baldintza beharrezkoekin sartu ahal izateko eta barruan moldatzeko.
- Garraio-araudia betetzen dela ziurtatzea, desgaitasuna duten hainbat pertsonak aldi berean bidaiatzeko aukera izan dezaten, bai eta edozein atetik sartzeko eredua birplanteatzea ere. Trenen erabilerarekin lotutako alderdien ikuspegi inklusiboa bultzatzea, espazioen edo sarbideen erreserban oinarritutako ereduak gaindituz, unibertsaltasun-irizpideak betetzen aurrera egiteko.
- Desgaitasuna duten pertsonek txartelak modu telematikoan erosten dituztela bermatzea, zerbitzua baldintza berdinetan eskaintzeko.
- Mugikortasun urriko pertsonentzako laguntza-zerbitzua bermatzea geltoki guztietan.
- Desgaitasuna duten pertsonak ordezkatzen dituzten Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen parte-hartzea bermatzea, trenbide-garraioko politiken diseinuan eta ezarpenean.
- Irisgarritasun unibertsalaren arloko prestakuntza-prozesuak bultzatzea eta trenbide-garraioaren sektorea osatzen duten eragileen multzoan sartzea.
- Euskadiko trenbide-garraioko zerbitzuen irisgarritasun- eta inklusio-baldintzei buruzko informazio-tresnak eta -baliabideak sustatzea eta zabaltzea.
Trenen egun honetan, gizarteratzearekin eta irisgarritasunarekin dugun konpromisoa berresten dugu, eskubide gisa aitortuta baitaude desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Konbentzioan. Garraio publikoaren erabilerak pertsona guztiok, gure funtzionalitate desberdinak alde batera utzita, modu eraginkorrean eta baldintza berdinetan erabili ahal izateko eskubidea dugu. Horregatik, dei egiten diegu administrazio publikoei eta, oro har, gizarteari, garraio benetan irisgarria eta inklusiboa lortzeko elkarrekin lan egiteko.