Gure berri izateko informazio-iturri zuzena
 
2025-10-07 × 

Oinezkoen pasabideen irisgarritasun falta salatzen dugu

elkartu-k (Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea) idazki bat bidali du Donostiako Udalera, Easo kale berrituaren exekuzio okerra eta hiriko oinezkoentzako pasabideen kudeaketa kaotikoa salatzeko.

Diseinu berrian, gaizki egindako beherapenak hauteman dira, eskailera-mailak eta hesiak sortzen dituztenak. Easo kalearen egoera ez da kasu isolatua. Donostian, oinezkoen pasabideek ezaugarri desberdinak eta kontraesankorrak dituzte: ibi bakoitza irizpide desberdinekin egiten dela dirudi, baita bidegurutze beraren barruan ere. Uniformetasun falta horrek nahasmena, segurtasunik eza eta oztopo ugari sortzen dizkie ibilbide irisgarriak eta aurreikusgarriak behar dituztenei, hala nola mugikortasun urriko pertsonei, gurpil-aulkien erabiltzaileei, taka-takei, haur-orgatxoak dituzten familiei edo mugikortasun pertsonalerako gailuak erabiltzen dituztenei.

 elkartu-k Donostiako Udalari eskatzen dio jardun dezala Easo kalean indarrean dagoen araudia ez betetzea zuzentzeko eta hiriko oinezkoen pasabideetarako eredu argi eta uniforme bat ezartzeko, espazio publikoaren erabileran herritarren autonomia, segurtasuna eta berdintasuna arriskuan jartzen dituen kudeaketa kaotiko bati amaiera emanez.