Gure berri izateko informazio-iturri zuzena
 
2019-07-09 × 

Mendekotasuna eta desgaitasuna duten zaintzaileak

Abenduaren 12ko 24/2017 Foru Dekretua, 39/2006 Legean (Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko Legea, abenduaren 14koa) jasotzen diren prestazio ekonomikoak arautzen dituena egiteko prozesuan, eta baita indarrean jarri ondoren ere, familia-giroan zaintzeko zein profesionalak ez diren zaintzaileei laguntzeko prestazio ekonomikoa eskuratzeko ezartzen diren baldintzetako baten kontrako iritzia agertu du elkartuk bereziki. Zehazki, honen aurkako jarrera hartu du elkartuk: "Zaintzailea ezingo da izan mendekotasuna aitortua duen pertsona, baliaezintasun handiko pentsioa edo beste pertsona baten laguntza beharra aitortua duena; era berean, ezingo du izan % 65eko desgaitasuna edo handiagoa".

elkarturen ustez, diskriminazio-kasu bat sortzen da desgaitasuna duten pertsonen aurka, desgaitasuna duen pertsona bat izatekotan ezgaitasun presuntzioa jasotzen baita zaintzaile izateko; halaber, udaleko gizarte zerbitzuek mendeko pertsonaren beharrak betetzeko egokia den ala ez adierazten duen txostena jasotzeko eskubidea urratzen zaie, beste herritarrei ez bezala.

Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Konbentzioaren aurkako lege-neurria denez, Federazioak administrazio-errekurtsoa jarri zuen arauaren aurka, baina azkenean gaitzetsi egin zen. Irizpide hau aplikatzearen ondorioz, desgaitasuna duen pertsona eta/edo mendeko pertsonak zaintzailetzat hartzen dituzten prestazio ugari 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera iraungi egingo zirela kontuan hartuta, elkartuk neurri hau atzeratzeko eskatu zuen, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 6 hilabete atzeratzea erabaki zuen.

Hala ere, kontuan edukita mendekotasuna duten pertsonei eta horien zaintzaileei eragindako kalte larri eta bidegabea, beharrezkoak diren kalitate-baldintzetan eskaintzen ari diren zainketak arrazoirik gabe zalantzan jartzea eta Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Konbentzioan aitortutako eskubideen urraketa, elkartuk neurri hau ondorerik gabe uzteko eskatu du, desgaitasuna duten pertsonak eta/edo mendekotasuna dutenak zaintzailetzat hartuak izaten jarrai dezaten Familia giroan zaintzeko eta zaintzaile ez-profesionalei laguntzeko prestazio ekonomikoaren ondoreetarako.