Legez besteko Proposamena desgaitasuna duten nesken eta emakumeen eskubideei buruz
Eusko Legebiltzarrak desgaitasuna duten nesken eta emakumeen eskubideei buruzko hurrengo legez besteko proposamena onartu du 2019ko otsailak 28an egindako bileran:
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskaera hau egiten dio: bere eskumenen barman, jarrai dezala bidé ematen dibertsitate funtzionala duten emakume eta neskatoak era autonomoan jarduteko eta bizitzako gai guztietan parte hartzeko, gainerako pertsonen baldintza beretan, eta haien proposamenak eta haien behar espezifikoak zeharkakotasunez txertatzen sail guztietatik bultzatzen diren politiken plangintzetan, exekuzioetan eta ebaluazioetan.
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskaera hau egiten dio: egin dezala gida bat generoaren transbertsaltasunaz eta dibertsitate funtzionalaz bere aldaera guztietan eta politika publiko guztietan. Gida hori Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko du beranduenez urte bat eta sei hilabeteren buruan.
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskaera hau egiten dio: euskal erakunde guztiei eska diezaiela eta konpromisoa har dezatela beren politika publikoak diseinatu, aplikatu eta ebaluatzeko orduan honako hauek aplikatzeko: Dibertsitate Funtzionala duten Emakumeen eta Neskatoen Eskubideen Europako 2. Adierazpena, Pertsona Desgaituen Eskubideei buruzko Konbentzioa eta aurretik aipaturiko gida.
- Eusko Legebiltzarrak eskaera hau egiten dio Eusko Jaurlaritzari eta erkidegoko erakunde guztiei: Pertsona Desgaituen Eskubideei buruzko Konbentzioa aplikatu eta indar handiagoa jar dezatela eremu horretan diharduten elkarteekin, zertarako eta dibertsitate funtzionala duten emakumeen eta neskatoen ikuspegia era transbertsalean lantzeko eta zehazki gidak egiten laguntzeko.