Gure berri izateko informazio-iturri zuzena
 
2019-02-08 × 

Morlansen (Donostia) babes ofizialeko etxebizitzak alokairuan esleitzeko prozeduraren hasiera

Donostiako udalerrian, Morlans Behea eremuan, babes ofizialeko 70 etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedurari hasiera eman zaio.

Esleipen prozedura honetan, agindua argitaratzen den egunean Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alokairuko eskatzaile gisa Donostiako udalerrian izen emanda daudenek parte hartu dezakete betiere beste baldintzak betetzen badituzte.

Esleitu beharreko etxebizitza horietatik goredeko dira: 3 etxebizitza, mugikortasun urri iraunkorra duten desgaitasuna duten pertsonentzako egokitutakoak.

Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izango dute agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den datan agindu honetan eta aplikatu beharreko arauetan aurreikusten diren baldintzak betetzen dituzten pertsonek eta bizikidetza unitateek, Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alokairu-erregimenean inskribatuta badaude. Aipatutako baldintzak betetzen dituzten pertsonek edo bizikidetza unitateek sustapen honetako esleipen prozeduran parte hartu nahiko balute, 2019ko martxoaren 5etik 18ra bitartean (biak barne).