Irisgarritasuna sustatzeko dirulaguntzen deialdia
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako Sailak udalentzako, tokiko organismo autonomoentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako 2020ko ekitaldirako dirulaguntzen deialdia argitaratu du, irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko eta hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko xedez.
Dirulaguntza jaso dezaketen jarduketak hurrengoak dira:
- Irisgarritasun-planak egin eta idazteko lanak eta plan horien eguneratzeek.
- Hiri-izaerako igogailuak eta plataforma jasotzaileak jartzeko obrak.
- Eraikinetan irisgarritasuna hobetzeko obrak. Halakotzat hartzen dira honako obra hauek: igogailu eta plataforma jasotzaileak, arrapalak, komun eta aldagela egokituak, ateak eta eskudelak.
- Hiri-ingurunean egindako obrak, arrapala ez-mekanikoak egiteko, ibiak sortzeko eta eskudelak instalatzeko.
- Kale urbanizatuak birgaitzeko obrak. Halakotzat hartzen dira honako obra hauek: espaloiak zabaltzea, zoladura podotaktilak instalatzea, mugikortasun urriko pertsonentzako aparkaleku-plazak erreserbatzea, oinezkoen ibilbideak laburtzen dituzten oinezkoentzako pasabideak, kaleko plataforma bakarra, zuhaitz-txorkoak ixtea eta urbanizazioen birgaitze integralak.
- Eraikinetan seinaleak eta ekipamendu egokitua eskuratzea eta instalatzea.
Laguntzen xede diren jarduketak 2020an hasi beharko dira eta 2021eko azaroaren 15a baino lehen amaituta egon beharko dira planen kasuan, eta 2022ko urriaren 31 baino lehen hobekuntza-obren kasuan.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.