Gure berri izateko informazio-iturri zuzena
 
2017-02-23 × 

Etxebizitzak alokatzeko diru-laguntza Zestoan

Zestoako Udalak herrian etxebizitzak alokatzeko 2017 urterako diru-laguntza deialdia onartu du. Laguntza kolektibo desberdinen ohiko egoitza izateko etxebizitzen alokairura zuzentzen da, horien barne desgaitasuna eta mugikortasun murriztua duten pertsonak.

Laguntza hauen xedea, Zestoako udalerrian ohiko egoitza izateko alokairu erregimenean etxebizitza bat duten edo alokairu erregimenean kontratu bat sinatzeko konpromezua hartuko duten kolektibo desberdinei: 18 eta 35 urte bitarteko gazteak, mugikortasun urria duten pertsonak, bananduta edo dibortziatuta dauden pertsonak, 70 urtetik gorako pertsona, alargunei eta seme-alabak euren kargura dituzten guraso bakarreko familiei alokairuaren zati bat ordaintzen laguntzea da.

Diruz lagunduko den etxebizitzak Zestoako udalerrian kokatuta egon beharko du eta dagokion bizigarritasun baimena izan beharko du.

Diru-laguntzaren zenbatekoa, eskatzaileen diru-sarreren arabera ezarritako atal sistema baten oinarritzen da, atal bakoitzari portzentai bat esleituz. Diru-laguntza gehienez hilean 250,00 euro eskaera bakoitzeko izango da eta gehienez 12 hilabeteko epealdi batetarako.

Eskabideak aurkezteko epea, deialdia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratutako egunaren biharamunetik hasiko da zenba tzen. Edonola ere, eskariak aurkezteko epea 2017ko urriaren 1an amaituko da.