Gure berri izateko informazio-iturri zuzena
 
2025-03-06 × 

Emakumearen Nazioarteko Eguna

Elkartean-etik (Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Euskadiko Elkarte Koordinatzaileak), MARTXOAREN 8An EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA dela eta, desgaitasun fisikoa duten EMAKUME ETA NESKA GUZTIENTZAT eskatzen du: Eskubideak, Berdintasuna eta Ahalduntzea.

Aurten, 2025ean, Emakumeari buruzko Laugarren Mundu Konferentziaren 30. urteurrena ospatzen da eta 1995eko Beijingo Adierazpena eta Ekintza Plataforma onartu ziren. Oinarrizko dokumendu horrek genero-berdintasunaren arloan aurrerapena ekarri zuen hainbat arlotan, hala nola babes juridikoan, zerbitzuetarako sarbidean, emakumeen parte-hartzean eta iraganean enkistatutako gizarte-arauen, ideien eta estereotipoen aldaketetan.

Desgaitasuna duten haur  eta emakumeok gure eskubideak baldintza berdinetan erabiltzea eragozten diguten oztopoei aurre egiten jarraitzen dugu. Laguntza eta egitura egokirik ez izateak eragin zuzena du gure bizi-kalitatean, eta mugatu egiten du gure parte-hartze osoa gizartean.

Horregatik


ALDARRIKATZEN DUGU

  • Gure eskubideak bermatzea, indarkeria, diskriminazio eta esplotazio mota guztiak desagerraraziz.
  • Genero-berdintasuna sustatzea, desgaitasuna duten emakumeen eta haurren hitza eta parte-hartze aktiboa ziurtatuz egiturazko desberdintasunen eraldaketan. Hezkuntzarako sarbidea funtsezkoa da prozesu horretan, aukera ematen digulako desberdintasun horietaz jabetzeko eta gure iritziak adierazteko.
  •  Ahalduntzea bultzatzea, lidergoaren eta erabakiak hartzeko espazioetan parte hartzearen bidez, gure bizi-proiektua libreki definitu ahal izateko, beste pertsona batzuek gure ordez erabaki gabe.

 

Gizarte bat bermatzeko unea da, non emakume eta haur  guztiek, ezgaitasuna alde batera utzita, aukera-berdintasuna izango dugun eta oztoporik eta indarkeriarik gabe biziko garen.

Arrakala itxi eta genero-berdintasuna lortzen duen belaunaldian ere parte hartzeko eskubidea dugulako.