elkartu-k Gipuzkoako desgaitasuna duten emakumeen laguntza eskatu du, beraien gizarte- eta lan-egoerari buruzko azterketa bat egiteko
Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileak, elkartu-k , desgaitasuna duten emakumeen laguntza eskatzen du, beraien egoera sozio-laborala ezagutzeko eta “jasaten duten bereizkeria anizkoitzaren jatorria eta kausak” identifikatzeko azterlan bat egiteko.
CEMUDISen (Desgaitasuna duten Emakumeen Estatuko Konfederazioa) proiektu bat da, COCEMFEren abalarekin garatzen dena, Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioak finantzatua, 2019 PFEZren diru-laguntzaren kargura, eta ONCE Fundazioak kofinantzatua.
Emaitzei esker, kolektibo honen beharrei erantzuten dieten eta bizi-kalitatea hobetzen duten programak eta zerbitzuak diseinatu ahal izango dira. Horretarako, elkartu-k 16 eta 65 urte bitarteko desgaitasuna duten emakumeek on line inkesta erraz bat bete dezatela eskatzen du esteka honen bidez: https://es.surveymonkey.com/r/cemudis
Azken txosteneko datuek Euskadin desgaitasuna duten emakumeen benetako egoera adieraz dezaten, elkartu-k “parte-hartzaile kopuru handi baten” lankidetza eskatu du. Zehazki, Gipuzkoan 255 emakumeren datuak bildu nahi ditu.