Elkartean-ek Osakidetzako lan-eskaintza publikoaren oinarrien aurka errekurtsoa aurkeztu du
Elkartean-ek (Euskadiko Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Elkarte Koordinatzailea) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2018-2019 urteetan deitutako hautaketa prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak jasotzen dituen Ebazpenaren (EHAA 2021ko abenduak 14) aurka errekurtsoa aurkeztu du.
Horrela, honako gai hauek argudiatu dira desgaitasuna duten pertsonen eskubideetarako kaltegarriak direla kontuan hartuta:
- Desgaitasuna duten pertsonak aipatzerakoan terminologia egokia erabiltzea aldarrikatu da, desgaitasuna duten pertsonentzat iraingarriak diren eta lege-araubideen aurkako “desgaitua” edo “desgaitasunen eraginpeko pertsonak” bezalako terminoak baztertuz.
- Desgaitasuna duten eskatzaileek lanpostua betetzeko duten gaitasuna frogatzeko egin beharreko osasun-azterketa bikoitza ezabatzea eskatu da, diskriminatzailea bait da gainerako eskatzaileekin alderatuta, are gehiago kontuan izanda hautaketa-prozesuaren aurreko faseak gainditu eta ondorioz, gaitasun osoa egiaztatu duten pertsonak direla. Nolanahi ere, desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Hitzarmenaren printzipioei jarraituz, Prebentzio Zerbitzu Korporatibora espedientea bidaltzea mantentzea erabakiko balitz, Gaitasuna Ebaluatzeko Batzordearen ebaluazioa desgaitasunen bat duten pertsonek kategoriako edo lanpostu funtzionalaren funtzioak baldintza berdinetan bete ditzaten hartu beharreko egokitzapen, egokitzapen eta laguntzaren baloraziora mugatu behar dela eskatu da.
- Desgaitasuna duten pertsonen aldeko ekintza positiboko neurriak txertatzea proposatu da destinoak esleitzeko, zenbait egoera ikusita (eraikinetan irisgarritasun eza, garraio publikoan irisgarritasun eza, lanpostua egokitzeko oztopoak, laguntza pertsonala emateko baliabide nahikorik ez, etab.).
Azken finean, Elkartean-ek uste du errekurtsoan proposatzen diren neurriak txertatzeak desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Hitzarmenean aitortutako lan-ingurune irekian, irisgarri eta inklusiboan lan egiteko eskubidea bermatzeko bidean aurrera egitea ahalbidetuko lukeela.