Gure berri izateko informazio-iturri zuzena
 
2024-03-25 × 

Elkarbidean programa 2024, desgaitasuna duten pertsonentzako bidaiak

elkartuk Elkarbidean programa antolatu du aurten ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuarekin lankidetzan. Programa horren helburua da desgaitasuna duten pertsonen aisialdirako eskubidea bermatzea.

Horren bidez, desgaitasun fisikoa, organikoa edo sentsoriala duten pertsonei zuzendutako hainbat bidaia-txanda eskaintzen dira. Pertsona horiek, programa honengatik ez balitz, ezingo lukete berdintasunez bidaiatu, eta, horretarako, egonaldiak, garraioa eta jarduera irisgarriak, baliabide pertsonaletara egokitutako prezioak eta beharrezko laguntza pertsonal eta teknikoak eskaintzen dira.

2024ko Elkarbidean Programak hurrengo txandak eskaintzen ditu:

 

  • ASTURIAS, ekainak 7tik 13ra
  • SALOU, ekainak 15etik 29ra
  • SALOU, uztailak 6tik 20ra
  • GRAN CANARIA, abuztuak 17tik 26ra
  • CALPE, irailak 22tik urriak 6ra

 

Desgaitasun haundiagoa jasaten duten eta mugikortasun murriztua edota behar bereziko egoerak, adibidez diru-sarrera eskasak, etab., dituztenek lehentasuna izango dute.

2023an 5 txanda ere antolatu ziren, eta desgaitasuna zuten 66 pertsonak, 48 laguntzaile propiok eta elkartuk jarritako 22 laguntzaileek parte hartu zuten. Halaber, % 96,8k oso ontzat edo ontzat jo zuen esperientzia.

Programari buruzko xehetasun gehiago jakiteko (nork eman dezakeen izena, baldintzak, prezioen taula, etab.) eta izena emateko (apirilaren 26ra arte), desgaitasuna duten pertsonek elkartu-ra jo dezakete edo web orrian kontsulta dezakete. Online izena emateko aukera dago, web orriaren beraren bitartez.