Lan-lerroak bizitzako esparru guztietara iristeko
 

Esku-bide
×


Informazioa, orientazioa eta esku-hartzea

Desgaitasuna duten pertsonen eskubideen edota bestelako gaien inguruko kontsultak eta eskaerak erantzuten ditugu (hezkuntza, lana, pentsioak, gizarte-prestazioa, desgaitasunaren balorazioa, mendekotasunaren balorazioa, eta abar), baita egoera bakoitzari egokitzen zaion gizarte interbentzioak diseinatu ere.

Helburuak
01

Norbanakoak, instituzio publikoak edota entitate pribatuak informatzea eta laguntzea, baita egiten dizkiguten galderak erantzutea ere.

02

Inklusio- eta parte-hartze-soziala sustatzeko esku-hartze egokiak diseinatzea.

03

Eskura dauzkaten eskubideak ezagutaraztea.

04

Administrazio publikoaren aurrean aitortuta dituzten eskubideak gauzatzeko laguntza ematea.

 
Ekintzak

Aholkularitza sozio-juridikoa

Esku-hartze sozialak

Helegite eta erreklamazio administratiboak

Eskubide-defentsarako idatziak