Gure berri izateko informazio-iturri zuzena
 
2019-05-22 × 

Zer eska dezakezu botoa emateko duzun eskubidea gauzatzeko Maiatzaren 26ko Foru, Udal eta Europako Hauteskundeetan?

Bozka emateko eskubidea gauzatzeko, zure esku dauden eskubideak azaltzen ditugu, eta hauteskundeen prozesuan zehar urratzen bazaizkizu, jakinaraztea eskatzen dizugu beharrezko neurriak lantzeko.

1. Informatuta egotea hauteskundeetako kanpaina eta propagandaren bidez: kanpainako ekitaldi publikoak, hauteskunde-programak eta hauteskundeei eta alderdi politikoei buruzko publizitatea, hauteskundeei buruzko informazio-kanpainak eta botoa emateko eskubideari buruzko informazioa irisgarriak izan behar dira pertsona guztientzako.

2. Botoa postaz ematea, hala nahi baduzu, irisgarritasun-baldintzekin: postetxeak oztopo arkitektonikorik edo sartzeko bestelako zailtasunik ez izatea, posta bidez botoa emateko moduari buruzko informazio irisgarria eta botoa emateko dokumentu irisgarriak edukitzea.

3.Braille sistema bidezko boto-paperak edukitzea (ikusmen-desgaitasuna duen pertsona bazara) botoa eman ahal izateko, aurrez eskatuta.

4. Hauteslekura heldu, sartu eta bertatik ibiltzeko irisgarritasun-baldintzak edukitzea, hautetsontzira iritsi arte: botoa eman behar duzun hauteslekura heltzeko garraio irisgarria edukitzea, erabili behar dituzun sarrera, pasillo eta igogailuak irisgarriak izatea, zure botoaren pribatutasuna bermatzeko gune irisgarri eta egokia edukitzea, atal eta mahaien seinaleak ere irisgarriak izatea.

5. Egokitu bazaizu, hauteskunde-kide bezala parte-hartzea (mahaiko presidentea edo kidea), horretarako behar dituzun egokitzapen eta baldintza guztiekin.

6. Ez diezazula inork botoa emateko eskubidea ukatu desgaitasuna duzun pertsona izateagatik.

ESKUBIDEREN BAT EZ DELA BETETZEN IKUSTEN BADUZU  EDO BOTOA EMATEKO DUZUN ESKUBIDEA URRATZEN BADA:

Dagokizun Udalenean, Hauteskunde Batzordean alderdi politikoan… kexa edo salaketa jartzeaz gain,

konta egiguzu hemen: elkartu@elkartu.org denon artean Euskadin desgaitasuna duten pertsonen eskubide-urraketak agerian jarri eta salatu ahal izateko.

AHAL BADUZU, ATERA AURKITU DITUZUN OZTOPOEN ARGAZKIAK ETA BIDALIZKIGUZU