Gure berri izateko informazio-iturri zuzena
 
2021-06-18 × 

Tolosako aldi baterako lan poltsak kudeatzeko araudiaren aurkako alegazioak onartu dira

Tolosako Udalak aldi baterako lan poltsak kudeatzeko araudia onartu ondoren, elkartuk alegazioak aurkeztu zituen, desgaitasuna duten pertsonen aldeko ekintza positiboko neurriak txertatzeko.

https://egoitza.gipuzkoa.eus/g...Zehazki, proposatu zen % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonen alde egitea hiru kontratu edo izendapenetik bat, harik eta Legeak desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko administrazio publikoei erreserbatutako kuotara edo negoziazioan ezarritakora (kuota handiagoa baldin bada) iritsi arte.

Neurri hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako edo Irungo Udalen, bestak beste, aldi baterako lan-poltsak erregulatzen dituzten arauetan aurreikusita dagoenez, desgaitasuna duten pertsonak lan-ingurune ireki, inklusibo eta irisgarrian txertatzea bultzatuko litzateke, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioan aurreikusitako baldintzetan. Araudia HEMEN kontsultatu dezakezu.