Gure berri izateko informazio-iturri zuzena
 
2025-09-23 × 

Renferen aldiriko trenen irisgarritasunaren inguruko parte-hartze prozesua

elkartun, Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailean, Renfeko aldiriko trenen irisgarritasunaren inguruko azterketa egiten ari gara, eta horretarako, zuen esperientziak, zailtasunak eta hobekuntza-proposamenak ezinbestekoak zaizkigu.

Gertutik ezagutu nahi dugu nola erabiltzen duzuen garraiobide hau, jakinda gaur egun zerbitzuak gabezi handiak dituela, edo zergatik ez duzuen erabiltzen. Dituzuen oztopoak, arazoak eta iradokizunak bildu nahi ditugu, egoera errealaren berri izateko eta hobekuntzak proposatzeko.

Zure ekarpena oso baliotsua da, eta denon artean informazio baliagarria jasoko dugu, garraiobide honek benetako aldaketa izan dezan.

HEMEN bete dezakezu galdetegia.


Mila esker zure denboragatik