Parte-hartze prozesua desgaitasuna duten pertsonentzako laguntza-sistemari buruz
elkartuk (Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea) parte-hartze prozesu bati ekin dio, desgaitasuna duten pertsonentzako laguntza-sistemari buruzko informazioa eta proposamenak biltzeko.
Horretarako, on-line galdetegi bat egin dugu, eta bertan jakin nahi dugu zer iritzi duzun eta zer ekarpen egiten dituzun desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitate egokia eta gizartean erabateko parte-hartzea bermatzeko beharrezkoak diren laguntzen inguruan.
Galdetegiaren bidez emandako informazioa bildu eta sistematizatu ondoren, laguntza-sistemaren analisian sakontzeko tailer bat antolatuko dugu, eta horretarako, beharrezko informazioa jasoko duzu.
Galdetegia HEMEN aurkitu dezakezu: