Ordiziako bizitegi eraikinak eta etxebizitzak irisgarri egiteko diru laguntzen deialdia
Ordiziako Udalak bizitegi-eraikinak eta etxebizitzak irisgarri egiteko diru-laguntzen deialdia onartu zen, 2020ko ekitaldirako.
Ordenantzaren helburua da, irisgarritasuna bermatzeko irizpideak eta eskuartze neurriak zehaztea eta arautzea dagokion sektorearen araudiaren barruan eta hiriko bizitoki nahiz ekipamendu eraikinetan. Horretarako beharrezko instalazioak egingo dira, igogailu, arrapala, plataforma eta eskailera-igogailuak barne. Horrekin batera, aipatutako instalazioetan obrak egiteko diru-laguntzak arautzen dira.
Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, goizeko 9:00etan, eta 15 laneguneko epea izango da, deialdia aldizkari ofizialean argitara tzen den egunetik zenba tzen hasita.