Kultur ekimen irisgarri eta inklusiboak diseinatzeko eta antolatzeko tresnak
Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutza Proiektuak kultura bizikidetzarako tresna gisa sustatu du, eta horrekin, aukera-berdintasuna eta pertsonen parte-hartze aktiboa bermatuko duen gizartea eraikitzen lagunduko du.
Proiektu ugarien garapenaren bidez Europako Kultur Hiriburutzan metatutako esperientziari esker, pertsona guztiek aukera-berdintasunean gozatu ahal izateko ekitaldi kulturalek izan behar dituzten printzipio, ezaugarri eta baldintzak dituzten tresnak izateko beharrezko guztia bildu ahal izan dute.
Horretarako, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzak eta elkartuk ekitaldi kultural irisgarriak eta inklusiboak diseinatzeko eta antolatzeko Gida eta Protokoloa egitea sustatu zuten. Tresna didaktikoak dira eta proiektu kulturalak diseinatzeko, antolatzeko eta exekutatzeko ardura duten pertsona eta erakundeek erabili ahal izango dute. Hala, gabezia bat estaliko du, hain zuzen ere, indarrean den araudiak aurrez ikusitako eskakizun teknikoez harago, modu unibertsalean eta zeharkakoan kultura eta haren izaera inklusiboa landuko duen antzeko beste tresnarik ez baitago.
Halaber, osagari bezala, bideo bat egin da ekimen kulturaletan pertsona guztiek aukera berdintasunean gozatzeko eskubidea bermatzeko kontuan hartu beharreko arlo desberdinak jasotzen dituena.
Proiektu kulturalek, diseinatzen diren unetik eta exekuzioko fase guztietan, erabat irisgarriak eta inklusiboak izan daitezen eta, ondorioz, pertsona guztiek modu aktiboan horietan aukera-berdintasunez parte har dezaten bete behar dituzten eskakizunak biltzen dituzten aipatutako tresnek.