Koronabirusaren krisia eta desgaitasuna
COVID-19aren krisiak hainbat neurri hartzea eraman du bere zabalkundea geldiarazteko bastetik, eta bere eragin ekonomiko eta sozialak arintzeko, bestetik. Ondoren, hartutako neurri eta erabakietan desgaitasuna duten pertsonak kontuan nola hartuak izan diren aztertzen dugu.
Jakina denez, Coronavirus COVID-19 birusak osasun krisia eragin du Estatu zein nazioarte mailan. Hori dela eta, espainiar Konstituzioko 116.2.artikuluaren aplikazioa eginaz, espainiar Gobernuak martxoaren 14ko 463-2020 Errege Dekretua argitaratu zuen, Estatu osoan alarma egoera ezarriz.
Egoeraren larritasunaren ondorioz, biztanleria osoak etxean gelditzeko obligazioa du (konfinamendua) geroztik eta kasu zehatzak aurreikusten dira kalera irten ahal izateko. Errege Dekretuko 7.artikuluari jarraiki, ondorengo supostuetan irten gaitezke kanpora, betiere bakarrik:
- Elikagaiak, medikamenduak edo behar-beharrezko produktuak erosteko; osasun-gune, -zerbitzu eta –establezimenduetara joateko.
- Lanerako; ohiko egoitzara bueltatzeko.
- Pertsona heldu, adingabe eta mendekotasuna nahiz desgaitasuna duten pertsonen edo bereziki kalteberak diren pertsonen asistentzia eta zaintzarako.
- Finantza- eta seguru-entitateetara hurbiltzeko.
- Beharrezko edo ezinbesteko egoeragatik.
- Antzeko izaera duen beste edozein jardueragatik eta gasolindegira edo zerbitzu-estazioetara heltzeko.
Desgaitasuna duten pertsoneen inguruan aiptatutakoa Osasun Ministerioak 2020ko martxoaren 19ko Erizpidearen bidartez garatu da.
Hemendik abiatuz, neurri ezberdinak hartu dira eremu zehatzetan: hezkuntza, garraioa, komertzioak, ostalaritza, lan-arloa, gurtze-guneak, zerbitzu- eta ondasun-hornidura, etab.
Osasun aldetik emaitza latzak uzten ari den krisi honek; aldi berean eragin bortitzak izango ditu ikuspegi sozial eta ekonomikotik. Horregatik, martxoaren 14ko 463-2020 Errege Dekretuarekin batera, martxoaren 18an 8-2020 Errege Dekretu Legegilea argitaratu zuen Gobernuak, hain zuzen ere, Coronavirus-ak sortuko duen inpaktu sozial eta ekonomikoari aurre egiteko presazko ez-ohiko neurrien ingurukoa, eta desgaitasuna duten pertsonen egoera ondoren adierazten den bezala aurreikusten da:
- Kontingentziako Fondo bat sortzen hainbat prestazio gauzatzeko beharrezkoak diren proiektu eta langileen kontrataziorako; adibidez: zaintzak, laguntza, komunitatearekin harremana, segurtasuna eta elkadura bermatzko gertuko zerbitzuak, hau da, etxebizitzan emandakoak, indartzeko helburua dutenak, bereziki adineko pertsonei, desgaitasuna duten edota mendekotasun egoeran dauden pertsonei zuzendutakoak, jangelen, eguneko zentruen, zentru okupazionalen eta antzeko zerbitzuen itxiera orekatzeko.
- Lan-orduen murriztapen eta moldaketa aurreikusten da pertsona batek beste bati, adin, gaixotasun edo desgaitasunagatik, zaintza zuzen eta pertsonala eskaini behar dionean.
- Kalteberatasun ekonomikoko egoera gertatzen dela ulertzen da, COVID 19 birusak eragindako osasun krisiaren kasuan, familia-unitateko kideren batek %33koa baino handiagoa den desgaitasuna deklaratua badu eta ohiko lana egiteko gaixotasun edo dependentzia izanik, lau bider eginda IPREM-a izango da muga, aintzat hartu gabe karguan dagoen seme bakoitzagatik pilaturiko igoerak.
- Hipoteka zordunak besteak beste desgaitasun fisikoa duenean, bere desgaitasuna %65koa baina handiagoa denean eta aitortua duenean, bost aldiz biderkatua IPREM-a izango da muga, kontuan izanik familia unitateko kideek dituzten diru-sarrerak, aurreko kasuan bezala.