Gure berri izateko informazio-iturri zuzena
 
2020-11-19 × 

Irungo aldi baterako lan-poltsei buruzko araudiari egindako ekarpenak onartu dira

Irungo Udalean aldi baterako lan-poltsak kudeatzeko erregelamenduaren hasierako onespenaren berri izan ondoren, elkartuk alegazioak aurkeztu zituen, desgaitasuna duten pertsonen aldeko ekintza positiboko neurriak sartzeko.

Zehazki, proposatu zen % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonen alde egitea hiru kontratu edo izendapenetik bat, harik eta Legeak desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko administrazio publikoei erreserbatutako kuotara edo negoziazioan ezarritakora (kuota handiagoa baldin bada) iritsi arte.

Neurri hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren aldi baterako lan-poltsak erregulatzen dituzten arauetan aurreikusita dagoenez, desgaitasuna duten pertsonak lan-ingurune ireki, inklusibo eta irisgarrian txertatzea bultzatuko litzateke, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioan aurreikusitako baldintzetan. Erreglamendua HEMENkontsultatu dezakezu.