Irisgarritasuna hobetzeko ekintzak bultzatzeko diru-laguntzak Irunen
Irungo Udalak udal barrutian dauden bizileku eraikinetan eta merkataritza establezimenduetan irisgarritasuna eta energia eraginkortasuna hobetzeko ekintzak bultzatzeko diru-laguntzak arautzen dituzten Oinarriak onartu ditu 2016. urte honetarako.
Diru-laguntzak esparru hauetan zehazten dira:
- Etxebizitza eraikinetan: Ahal den neurrian bederen, Irisgarritasun Legea betetzeko zailtasunak konpontzeko jarduerak, igogailurik ez dutelako edo toki egokian ez daudelako, atarien barnean edo atarira sartzeko eremuan desnibelak (eskailerak edo antzekoak) egoteagatik. Eta azkenik, etxebizitzen barruan geletarako irisgarritasuna hobetzen duten eta barnealdean mugikortasuna eragozten duten oztopoak kentzeko jarduerak.
- Merkataritza establezimenduetan: Ahal den neurrian bederen, Irisgarritasun araudira hobeto egokitzeko jarduerak. Haien barnean daude eskaileren bidez gainditzen diren desnibelak, beste konponbiderik ez dutenak, ahal den neurrian kanpo ibilbidean eta lokalen barnealdean maila desberdinei irtenbidea ematen dieten jarduerak, gela eta aretoetara joateko irisgarritasuna hobetzen dutenak eta barnealdean mugikortasuna arriskuan jartzen duten oztopoak kentzeko direnak.
Informazio gehiago eskuratzeko (diruz lagun datiezkeen jarduerak, diruz lagun daitezkeen gastuak, prozedura, etab.) Oinarriak kontsultatu daitezke.