Irisgarritasun Planak eta Obretarako diru-laguntzen deialdia
Irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko, Udalen eta toki erakunde txikien irisgarritasun-planetan jasotako hobekuntza-lanak egiteko eta Igogailu eta jasogailuak erosi eta instalatzeko diru-laguntzen deialdia argitaratu da.
Aginduaren xedea 2017ko deialdia egitea eta erregimena arautzea da, honako helburu hauek dituzten diru-laguntzak emateko: 1) Irisgarritasun-planak egin eta eguneratzea, hiri-inguruneak, espazio publikoak, eraikinak, garraiobideak eta komunikazio-sistemak pixkanaka egokitzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legean eta haren garapen-arauetan aurreikusitako irisgarritasun-baldintzetara; 2) Udalen eta toki erakunde txikien irisgarritasun-planetan jasotako hobekuntza-lanak egitea Euskal Autonomia Erkidegoko hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko, eta, xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuen kasuan, hobekuntza-lanak egitea; eta 3) Igogailu eta jasogailuak erosi eta instalatzea Euskal Autonomia Erkidegoko hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko, betiere udalen eta toki erakunde txikien irisgarritasun-planetan jasotakoaren arabera.
Hobetzeko jarduketa hauek hartuko dira kontuan: eraikinetako irisgarritasuna (horizontal eta bertikala, igogailuak eta plataforma jasogailuak, ateak, eskudelak, komun eta aldagela egokituak, baita seinaleak eta egokitzeko ekipamendua ere); hiri-izaerako igogailuak eta plataforma jasogailuak; hiri-ingurunea hobetzeko lanak (ibiak, arrapala ez-mekanikoak, eskudelak sortzea); kaleak urbanizatzea (espaloiak zabaltzea, aparkatzeko tokiak erreserbatzea mugikortasun urriko pertsonentzat, oinezkoen ibilbideak murrizten dituzten oinezkoentzako igarobideak, plataforma bakarreko kaleak, zuhaitz-txorkoak ixtea).
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.