Irisgarritasun diagnostikoa Euskadiko Museoetan
K6 Gestión Cultural eta elkartu-k, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren lankidetzarekin, Euskadiko Museoen irisgarritasun baldintzen diagnostiko bat burutu dute.
Hautatutako Euskadiko museoen irisgarritasun-egoera ezagutzeko eta, aldi berean, pertsona guztiek kultura-bizitzan parte hartzea ziurtatzeko oraindik dauden erronkak antzemateko tresna bat da. Hortaz, helburuak hurrengoak izan dira:
- Aukeratutako Euskadiko Museoen irisgarritasun egungo egoera ezagutzeko diagnostikoa burutzea.
- Proposatutako museoetan entzumenirisgarritasunari, irisgarritasun kognitiboari, fisikoari buruz dauden gabeziak antzematea.
- Irisgarritasunari dagozkion eta Covid 19 egungo testuinguruari uztartutako epe motz eta ertaineko museoen erronkak identifikatzea.
- Gomendio orokorren definizioaren bitartez, irisgarritasun unibertsalaren hobekuntza sustatzea.
- Euskadiko museoen langileen artean irisgarritasun unibertsalean formakuntza eta sentsibilizazioa sustatzea.
Txostenak ondorioztatzen du “gaur egun, museoaren erabateko irisgarritasuna zain dagoen erronka dela. Ez museoak, ez instalazioak, ez zerbitzuak, ez programak ez dira irisgarriak pertsona guztientzat. Gaur egun oraindik gainditzeko dauden oztopo fisikoak daude eta gainontzeko irisgarritasun beharretara ikuspegia zabaldu ahala erronkak handitzen dira”.
Txostena, baita ondorioak eta planteatzen diren gomendioak, HEMEN kontsultatu dezakezu.