Gure berri izateko informazio-iturri zuzena
 
2017-05-23 × 

Irisgarritasun alorreko hobekuntzetarako laguntzak Irunen

Irungo Udalak etxebizitza eraikinetan eta merkataritza establezimenduetan irisgarritasun alorreko hobekuntzak gauzatzeko diru-laguntzetarako oinarriak argitaratu ditu.

Deialdiaren esparruak hurrengoak dira:

  • Etxebizitza eraikinetan: ahal den neurrian bederen, Irisgarritasun Legea betetzeko zailtasunak konpontzeko jarduerak, igogailurik ez dutelako edo toki egokian ez daudelako, atarien barnean edo atarira sartzeko eremuan desnibelak (eskailerak) edo beste eraikuntza-oztopo batzuk egoteagatik. Eta azkenik, etxebizitzen barruan geletarako irisgarritasuna hobetzen duten eta barnealdean mugikortasuna eragozten duten oztopoak kentzeko jarduerak.
  • Merkataritza establezimenduetan: ahal den neurrian bederen, Irisgarritasun araudira hobeto egokitzeko jarduerak. Haien barnean daude eskaileren bidez gainditzen diren desnibelak, beste konponbiderik ez dutenak, ahal den neurrian kanpo ibilbidean eta lokalen barnealdean maila desberdinei irtenbidea ematen dieten jarduerak dira, gela eta aretoetara joateko irisgarritasuna hobetzen dutenak eta barnealdean mugikortasuna arriskuan jartzen duten oztopoak kentzeko direnak.

Etxebizitzetarako, diru-laguntza hau eskatu ahal izango dute esku hartzea egin behar den higiezinean jabetza horizontalaren erregimenean eraikinen jabe diren pertsona fisikoek edo Jabekideen Komunitateek.

Jabetza horizontalaren erregimeneko eraikinen kasuan, beharrezko ordezkaritza duen pertsonaren bidez esku hartuko dute Jabekideen Komunitateek.

Merkataritza establezimenduetarako, Diru-laguntza hau eskatu ahal izango dute deialdi honen xedearekin bat datozen jarduerak burutzen dituzten partikularrek, kolektiboek edo enpresa pribatuek, jarduera horiek Irunen dauden establezimenduetan egiten direnean, baldin eta oinarri hauetan jasotako diruz laguntzeko moduko proiektu modalitatearekin bat badatoz.

Deialdia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN  argitaratzen diren egunaren hurrengotik hasi eta 2017ko urriak 31 arte luzatuko da eskaerak aurkezteko epea.