Ikastetxeetan obrak egiteko laguntzak
Hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dauden udal jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuak finantzatzeko deialdia iragarru du Hezkuntza Sailak.
Besteak beste, ondorengo obra hauek jaso ahal izango dute finantzaketa: Irisgarritasuna sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legea betetzea helburu dutenak, eta baita martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikingintzaren Kode Teknikoa aldatzen duen otsailaren 19ko 173/2010 Errege Dekretua betetzea ere, desgaitasunen bat duten pertsonen irisgarritasunari eta ez-diskriminazioari dagokionez.
Dirulaguntzetarako, sei milioi (6.000.000,00) euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan 2020ko ekitaldirako horretarako ezarrita dagoen aurrekontuen partidatik. Hezkuntza Sailak balorazio-batzordeak onartutako aurrekontuaren % 60 ordainduko du, eta eskaera bakoitzeko ematen den zenbatekoa ezingo da 360.000 euro baino handiagoa izan.
Deialdi honen onuradun izango dira hezkuntza-administrazioaren menpeko ikastetxeak dauden udal jabetzako eraikinetan obrak egiteko proposamenak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalak eta udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko erakundeak.