Igogailuak instalatzeko diru-laguntzak Usurbilen
Usurbilgo Udalak norbanakoek udalerrian bere etxebizitzan igogailuak instalatzeko 2017 urteko diru-laguntza deialdia arautuko duten oinarriak onartu ditu.
Diru-laguntza hauen subjektu onuradunak honako hauek izan daitezke: Usurbilen bi solairu edo gehiago izan eta nagusiki etxebizitzarako erabiltzen diren eraikinetan igogailua jartzen duten titularrak dira. Ezin izango dute diru-laguntzarik jaso igogailua aldatzen dutenak, ezta, oro har, promotoreek beraiek edo kontratistek eraikuntza berriko eraikinetan igogailua jartzeko jarduerak.
Diru-laguntza jasotzeko baldintzak dira:
- Etxebiz tzaren jabe izatea.
- Usurbilen, igogailua jarri nahi den etxean gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin erroldatua egotea eta bertan bizitzea.
- Udalerri berean igogailua duen bigarren etxebizitzaren jabe ez izatea.
- Igogailua jartzeko obra amaitua izatea.
Eskaera bakoitzeko diru-laguntza gehienez 1.000 €-koa izango da.
Aintzat hartuko diren eskaerak: aurreko urtean 2016an igogailua martxan jartzeko Usurbilgo Udalak emandako obra amaiera ziurtagiria jaso dutenak izango dira. Eskariak, diru-laguntza deialdia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta 3 hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, biharamunetik konta tzen hasita.