Gure berri izateko informazio-iturri zuzena
 
2018-11-23 × 

Hondarribiko udalerrian alokatzeko babes ofizialeko 33 etxebizitza esleitzeko prozedura

Hasiera eman zaio Hondarribiko udalerriko Muliate eremuan alokatzeko babes ofizialeko 33 etxebizitza esleitzeko prozedurari. Agindua argitaratzen den egunean Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alokairuko eskatzaile gisa Hondarribiko udalerrirako izen emanda daudenek parte har dezakete esleipen-prozedura honetan, betiere beste baldintzak ere betetzen badituzte.

Esleitu beharreko etxebizitza horietatik bi etxebizitza, mugikortasun murriztu iraunkorra eta desgaitasuna duten pertsonei egokitutakoak gordeko dira. Bestalde, mugikortasun murriztua eta desgaitasuna duten personek, desgaitasun psikikoa duten pertsonek, edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko.

Baldintzak betetzen dituzten pertsonek edo bizikidetza-unitateek sustapen honetako esleipen-prozeduran parte hartu nahi badute, eskabidea aurkeztu beharko dute, 2018ko azaroaren 27a eta abenduaren 11 bitartean (biak barne).

Informazio gehiago eskuratzeko, AGINDUA, 2018ko azaroaren 14koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena  kontsultatu daiteke.