Hirigintzaren nazioarteko eguna
Elkarteanetik (Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Euskadiko Elkarte Koordinatzailea), fekoor (Bizkaia), elkartu (Gipuzkoa) eta eginaren eginez (Araba) elkarteek osatua, Euskadiko desgaitasun fisikoa duten herritarrak ordezkatzeko, defendatzeko eta errebindikatzeko plataforma gisa.
ADIERAZTEN DUGU
Azaroaren 8an hirigintzaren garrantzia, diseinuak eta zerbitzuak planifikatu nahi dira herritarren bizi-kalitatea hobetzeko. Hala ere, ezinbestekoa da azpimarratzea leku horiek irisgarriak eta inklusiboak izan behar dutela desgaitasun fisikoa dugun pertsonentzat, horrela gizartean erabat parte hartzeko dugun eskubidea bermatuz.
Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Konbentzioak 9.art desgaitasuna dugun pertsonok gure bizitzako alderdi guztietan bete-betean parte hartu ahal izan dezagun, estatu kideek neurri egokiak hartuko dituztela zehazten da desgaitasuna dugun pertsonok gainerakoen baldintza berdinetan ingurune fisikorako sarbidea izan dezagun.
Aitortutako eskubidea eta egindako aurrerapenez gain desgaitasuna dugun pertsonok oraindik ere irisgarritasunik ez duten hiri-espazioak aurkitzen ditugu eta horrek eragotzi egiten digu eguneroko jardueretan parte hartu ahal izatea, desberdintasuna eta diskriminazioa eraginez.
Guzti honengatik,
ALDARRIKATZEN DUGU
- Irisgarritasun unibertsaleko baldintzak bermatzea kaleetan eta establezimenduetan, desgaitasuna dugun pertsonok autonomiaz, baldintza berdinetan, moldatu ahal izateko.
- Eraikuntza guztietan diseinu unibertsala sustatzea, gure parte-hartzea bermatzeko eta gure bizi-kalitatean eragin positiboa sortzeko.
- Desgaitasuna duten pertsonak ordezkatzen ditugun Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen parte-hartzea bermatzea hirigintza-politiken diseinuan eta ezarpenean.
- Hirigintza-araudia betetzen dela ziurtatzea, irisgarritasun-falta desagerraraziz, ikuspegi inklusiboarekin eta desgaitasuna duten pertsonen eskubideak betetzen direla bermatuz.
Hirigintzaren nazioarteko egun honetan, gizarteratzearekin eta irisgarritasunarekin dugun konpromisoa berresten dugu, eskubide gisa aitortuta baitaude desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Konbentzioan. Ingurune fisikoetan erabat parte hartu ahal izatea pertsona guztiok, gure funtzionalitateak alde batera utzita, berdintasun-baldintzetan gauzatu beharreko eskubidea da. Horregatik, dei egiten diegu administrazio publikoei eta, oro har, gizarteari, hiri eta ingurune benetan irisgarriak eta inklusiboak lortzeko elkarrekin lan egin dezagun.