Gure berri izateko informazio-iturri zuzena
 
2020-03-20 × 

GUZTION ARTEAN, Elkartasun Sare Antolatua

GUZTION ARTEAN ELKARTASUN sare ANTOLATUA da. Koronabirusak sortutako krisiaren aurrean erakunde publikoen, Gurutze Gorriaren, Caritasen, hirugarren sektore sozialeko sareen sarearen (Sareen Sarea) eta boluntariotzako agentzien arteko lankidetzatik sortua, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaian eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluan artikulatuak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gidaritzapean. Sarea herritarren erantzun solidarioa bideratzeko tresna da, eta, modu boluntarioan, etxetik atera ezin diren pertsona asintomatikoei lagundu nahi die haien babesa bermatzeko.



BOLONDRESEN LAGUNTZA ESKATZEKO


70 urtetik gorakoa bazara eta/edo mendekoa, sintomarik ez baduzu (sukarra edo arnas sintomak, bereziki eztul lehorra edo arnasa hartzeko zailtasuna), familiaren laguntzarik ez baduzu eta laguntza behar baduzu:

 

  • Premia biziko hornidurak eskuratzeko (elikagaiak, higiene- eta garbiketa-produktuak eta premia biziko beste hornidura batzuk).
  • Zaborra jaisteko.
  • Osasun-txartel Indibidualean agindutako sendagaiak jasotzeko.
  • Zure maskotaz arduratzeko (paseatzera atera, larrialdiko albaitari-arreta).
  • Atzeratu ezin diren izapide eta kudeaketak egiteko.

 

 Deitu 945 222 222 telefonora (24 ordu).

 

Krisi-egoerak irauten duen bitartean, eta, bereziki, etxean geratzeko gomendioak irauten duen bitartean, honako hauen laguntza emango dizugu: boluntario bat edo, salbuespenezko kasuetan, bi (beti berberak); 17 urtetik gorakoak eta 65 urtetik beherakoak; sintomarik gabekoak eta beren burua kaltebera bihurtzen duen patologia kronikorik gabekoak; zure etxera ohikotasunez joango dira (beharren arabera); haiek babeste­ko eta zu babesteko beharrezko neurriak hartuko ditugu, Osasun Sailak ezarritako jarraibideekin eta sarean parte hartzen duen erakunde edo instituzio baten babespean. Berme guztiekin.

Gainera, zurekin telefonoz harremanetan egongo gara.

 


BOLONDRES BEZALA PARTE HARTU NAHI BADUZU

 

Lagundu nahi eta laguntza eskain dezakeen pertsona bazara, eta parte hartze­ko baldintzak betetzen badituzu, deitu 945 222 222 telefonora (Gurutze Gorria) edozein unetan (24 ordu). Edo jarri harremanetan Caritasekin (688 662 773)

Aseguru baten estaldura izango duzu eta laguntza-sareko erakundeek lagun­duko eta orientatuko zaituzte, laguntzen dituzun pertsonak zaintzeko eta zeure burua zaintzeko. Berme guztiekin.

Bolondres bezala parte hartzeko baldintzak:

 

  • Adina: 17 urtetik gora eta 65 urtetik behera izatea.
  • Prestasuna: nahikoa datorren hilabetean (gutxienez bi edo hiru ordu, astean bi edo hiru egun), pertsona batek edo, salbuespeneko kasuetan, bik (ez gehiagok) etxe bat zaindu ahal izateko.
  • Osasun-egoera: sukarrik edo arnas sintomarik ez duten pertsonak, bereziki eztul lehorra edo arnasa hartzeko zailtasuna. Esku-hartze bakoitzaren aurretik tenpera­tura hartze bat egingo da, eta ezingo da 37 gradutik gorakoa izan.
  • Patologia kronikorik gabe: diabetesa, kardiopatiak, arnas gutxiegitasuna, immu­nogutxitzaileekin tratamenduan egotea, etab.
  • Gaikuntza: herritar guztientzako gomendioak irakurtzea eta ikustea, baita etxez etxeko laguntzarako boluntarioentzako jarraibide espezifikoak ere, Osasun Sailak ezarritakoak.
  • Gertutasuna: bere bizilekuak artatutako pertsonen bizilekutik hurbil egon behar du (auzo berean edo ondoko auzoetan, udalerri berekoak edo mugakideak).
  • Erakundearekiko lotura: erakundearekiko etengabeko harremana, haren jarraibideei erantzutea eta ekintza bakoitzaren gauzatzearen berri ematea, eta, hala badagokio, antzemandako egoera edo beharrak jakinaraztea.

Boluntariotzaren arloko araudia betetzea eta, bereziki, bermatzea pertsona horiek uneoro erakundeek kontratatutako Erantzukizun Zibileko eta Istripuetako aseguruen estaldura izango dutela.


GUZTION ARTEAN ekimenaren inguruko informazio gehiago nahi baduzu, hemen eskuratu dezakezu. 

 

Azkenik, gogoratzen dizugu desgaitasuna eta/edo mendekotasuna baduzu eta laguntza, informazioa edo beste zeozer behar baduzu, elkarturekin harremanetan jartzeko aukera duzula telefonoa (943 316770) edota posta elektronikoaren elkartu@elkartu.org) bidez.


GUZTION ARTEAN LORTUKO DUGU!