Gure berri izateko informazio-iturri zuzena
 
2019-04-05 × 

Gizarte babes berria senideak diren zaintzaileentzat

2019ko apirilaren 1etik aurrera berreskuraten da, Estatuko Administrazio Orokorraren ardurapean, mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzaile ez-profesionalen hitzarmen bereziaren kuotak.

Gobernuak presazko dekretu bat onartu du gizarte-babesaren hobekuntzekin, 2019ko apirilaren 1ean indarrean sartuko dena, non baieztatzen duen Gizarte Segurantzaren kuotak mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzaile ez-profesionalen Lanbide Heziketa dela eta, ordainduak izango dira zuzenean IMSERSO (Adinekoen Institutu eta Gizarte Zerbitzuak) eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren artean.

Data hortatik aurrera onesten diren hitzarmen bereziek eragina izango dute familia-inguruneko zaintzen eta zaintzaile ez-profesioalen laguntzarako prestazio ekonomikoa onartua izan den egunetik, beti ere eskaera ondorengo 90 egunetan egin bada. Epe hau iraganda eragina izango dute gauzatzea eskatu den egunetik.

Dekretu hau indarrean sartu aurretik hitzarmen berezia harpidetuta zeukatenek, Gizarte Segurantzaren kuota Estatuko Administrazio Orokorrak ordainduko du.

Dekretu hau indarrean sartu aurretik hitzarmen berezia harpidetuta zeukatenek, Gizarte Segurantzaren kuota Estatuko Administrazio Orokorrak ordainduko du.

Bestalde, zaintzaile ez-profesionalek beraien ardurapean eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak prestazioaren onuradun direla 2019ko apirilaren 1 baino lehen egiaztatzen badute, hitzarmen bereziaren harpidetza egun hori kontutan hartuz eskatu dezakete, betiere ondorengo 90 egun naturaletan eskatzen bada. Aipatutako epea pasata, harpidetza eskatzen den eguna hartuko da kontutan.

Informazio gehiago eskuratzeko, Gizarte Segurantzan  kontsultatu daiteke.